Otto Rank

Otto Rank

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaViena, 1884ko apirilaren 22a
Herrialdea Austria
HeriotzaNew York, 1939ko urriaren 31 (55 urte)
Hobiratze lekuaFerncliff Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: septizemia
Familia
Ezkontidea(k)Beata Rank-Minzer (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaVienako Unibertsitatea
Hezkuntza-mailaDoktoretza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakpsikologoa, existential therapist (en) Itzuli eta psikoanalista
InfluentziakHenrik Ibsen

Find a Grave: 853 Edit the value on Wikidata

Otto Rosenfeld Rank (Viena, Austria, 1884 – New York, AEB, 1939) austriar psikiatra izan zen.

Biografia

Filosofian doktorea, Freuden ikaslea izan zen. Vienako elkarte psikoanalitikoko idazkaria izan zen 1910-1915 urteetan, eta Internationale Zeitschrift für Psychoanalyse aldizkariaren zuzendaria izan zen, S. Ferenczi eta E. Jones-ekin batera.

Mitoak eta elezaharrak aztertu zituen ondorengo lanetan: Der Mythus von der Geburt des Helden (1909, Heroiaren jaiotzaren mitoa); eta Das Inzest-Motiv in Dichtung und Sage (1912, Intzestuaren gaia poesian eta elezaharretan). Das Trauma der Geburt und seine Bedeutung für die Psychoanalyse (1924, Jaiotzaren trauma eta Psikoanalisiarentzako garrantzia) idazlanean, jaiotzaren larritasuna Edipo konplexuaren gainetik jarri zuen, Freuden pentsaeratik aldenduta.

1924tik aurrera, Estatu Batuetan hartu zuen bizilekua, eta geroztik lan hauek idatzi zituen: Psikoanalisiaren teknikak (1926, 1929, 1931; hiru liburuki); Don Juan, bikoiztasunaren azterketa (1932); eta Artea eta artista (1932).

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Otto Rank Aldatu lotura Wikidatan
  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q84172
  • Commonscat Multimedia: Otto Rank / Q84172

  • Wd Datuak: Q84172
  • Commonscat Multimedia: Otto Rank / Q84172