Oton II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa

Oton II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa

Irudi gehiago

Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea

973ko maiatzaren 7a - 983ko abenduaren 7a
Bizitza
JaiotzaSaxoniako dukerria, 955
HeriotzaErroma, 983ko abenduaren 7a (egutegi gregorianoa) (27/28 urte)
Hobiratze lekuaVatican Grotto (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: malaria
Familia
AitaOto I.a
AmaAdelaida Italiakoa
Ezkontidea(k)Teofano Skleraina
Seme-alabak
ikusi
Anai-arrebak
ikusi
  • Emma Italiakoa
    Liutgarde (en) Itzuli
    Matilda, Abbess of Quedlinburg (en) Itzuli
    Liudolf, Duke of Swabia (en) Itzuli
    William, Archbishop of Mainz (en) Itzuli
LeinuaOttonian dynasty (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
JarduerakEnperadorea eta idazlea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna

Oton II.a Erromatar Inperio Santuko enperadorea[1], Oto II.a Gorria izenaz ere ezaguna (955 inguruan - Erroma, 983ko abenduaren 7a) Alemaniako eta Italiako errege (961-983) eta Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadore (967-983) izan zen.

Oton II.a bere aita Oton I.arekin batera erregeorde izendatu zuten, eta enperadorekide egin zen 967an. Aita 973an hil zenean, enperadore eta errege izaten segitu zuen beste hautaketa eta koroatzerik izan gabe.

Oton II.ak bere aitaren politika segitu zuen: Alemanian inperioaren boterea indartzea, eta Italiarantz hedatzea. Henrike II.a Bavariakoa 974an matxinatu zen, eta 978ra arte ezin izan zuten menderatu. Hurrengo urtean, Bohemia eta Polonia bere mende jartzea lortu zuen.

977an, Lotariok, Frantziako erregeak, Lorena inbaditu zuen 20.000 gizonez osatutako armada batekin, eta Akisgran hiriburua hartu zuen bost egunez. Oton II.a Koloniara lehenik, eta Saxoniara gero, erretiratu zen. Hurrengo urtean, Otonek, errepresalia gisa, Paris setiatu zuen, baina setioa altxatu egin behar izan zuen, eta atzera egitean atzeguardia suntsituta geratu zen. 980an, Margut-sur-Chiers-ko bakea sinatu zen Frantziarekin; hitzarmen horren arabera, Lotariok uko egingo zion Lorenari, eta Oton II.ak haren seme Luis V.aren eskubideak aitortuko zituen.

Alemania finkatuta zuela, Italia inbaditu zuen, baina 982an handik bota egin zuten. Hurrengo udan, dieta bat deitu zuen Veronan, bere seme Oton III.a Alemaniako errege izango zela baieztatzeko.

981ean, Calabriaren hego-kostaldean kokatuta zeuden sarrazenoen aurkako espedizio indartsu bati ekin zion. 98aan, Stiloko guduan, Colonna lurmuturraren ondoan, musulmanen aurka izandako porrota ikaragarria izan zen. Horren ondorioak berehala nabaritu ziren Germanian. Oton I.a aitak izandako eragina eta garatutako kristautze-lana, parte batean behintzat, suntsituta geratu zen.

Oton II.a Erroman hil zen, malariaren ondorioz.

Erreferentziak

  1. Oton I.aren bidetik, EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Oton II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa Aldatu lotura Wikidatan
  • i
  • e
  • a
Karolingiar Inperioa
Banner of the Holy Roman Emperor
Germaniako Erromatar Inperio Santua
  • i
  • e
  • a
Ekialdeko Frankoen Erresuma (843–911)
Alemaniako enperadorearen armarria
Alemaniako Erresuma (911–962)
Alemaniako Erresuma
Germaniako Erromatar Inperio Santuaren barnean
(962–1806)
Rhingo Konfederazioa (1806–1813)
Germaniar Konfederazioa (1815–1848)
Alemaniar Inperioa (1849)
Frederiko Gilen IV.a (enperadore-hautetsia)
Alemaniar Batasuna (1849–1850)
Germaniar Konfederazioa (1850–1866)
Iparraldeko Alemaniar Konfederazioa (1867–1871)
Alemaniar Inperioa (1871–1918)
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q150512
  • Commonscat Multimedia: Otto II, Holy Roman Emperor / Q150512

  • Wd Datuak: Q150512
  • Commonscat Multimedia: Otto II, Holy Roman Emperor / Q150512