Orosa

Orosa
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
EskualdeaPirinioak
UdalerriaErroibar
Administrazioa
Motaherri hustu
Izen ofizialaOrosa
Posta kodea31697
Herritarraorosar, urutzar
Geografia
Koordenatuak42°52′53″N 1°27′43″W / 42.88131335°N 1.46188421°W / 42.88131335; -1.46188421
Garaiera714 metro
Distantzia33,3 km (Iruñetik)
Demografia

Orosa[1][a] (erroibarreraz: Urutza)[b] Erroibar ibarreko herri hustu bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Pirinioak eskualdean.

1401n jada despopulatu bezala agertzen zen. Bere lurrak Erroko Udalara pasa ziren.

Bertako biztanleak orosarrak (erroibarreraz: urutzarrak) ziren.

Izena

Orosa edo Urutza toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Orotsa (1268)
  • Horossa (1280)
  • Orossa (1280)
  • Orosa (1326)
  • Oroxa (1366)
  • Orocha (1366)
  • Orossa (1366)
  • Orosa (1534)

Etimologia

Orosa edo Urutza toponimoa ezezaguna da, baina "ur" partikula du, erroibarrera bertsioan gehien ikusten dena. Orosurgi edo Urutzurdi toponimoarekin ere harremana du, gertuko herri hustu bat.

Geografia

Orosa Erroiberran dago.

Ingurune naturala eta klima

Erroiberraren azalera handia dela eta bi klima ezberdin daude, iparraldeko klima azpiatlantiarra, pagadi ugari eta urte osoko prezipitazioekin, eta hegoaldeko klima azpimediterraneoa, basa pinuekin eta uda garaiko bi hilabete idorrekin. Urteko batez besteko prezipitazioak 1 200 mm dira hegoaldean, eta 2 000 mm ibarraren iparraldean. Batez besteko tenperatura 7 eta 10 gradu bitartekoa da.

Urteroko egun euritsuak 120 izaten dira ibarraren hegoaldean eta 140-150 egun iparraldean. Gunerik menditsuenetan egun euritsuak 150 baino gehiago izan daitezke.

Estazio meteorologikoak

Erroiberran dagoen Aurizperri kontzejuan, itsasoaren mailatik 871 metrora, Nafarroako Gobernuak 1972an jarritako estazio meteorologikoa dago. [3] Gainera, 1975an, beste estazio meteorologiko bat inauguratu zen Erro kontzejuan, itsasoaren mailatik 672 metrora.[4] Erroko estazioa da Orosarako balio egokienak ematen dituena, hurbilen dagoena baita.


    Datu klimatikoak (Erro, 1975-2020)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 18.0 21.0 23.0 26.0 32.0 37.0 39.0 40.0 36.0 28.0 22.0 20.0 40.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 6.8 7.9 11.0 12.8 17.4 21.5 24.2 24.7 21.1 16.4 10.6 7.6 15.2
Batez besteko tenperatura (ºC) 2.8 3.4 6.0 7.7 11.7 15.6 18.0 18.1 14.7 11.0 6.5 3.6 9.9
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -1.3 -1.1 1.1 2.6 6.1 9.6 11.8 11.6 8.2 5.6 2.3 -0.5 4.7
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -9.2 -8.1 -5.0 -2.5 0.0 3.1 5.7 4.8 1.8 -1.4 -5.0 -8.3 -2.0
Batez besteko prezipitazioa (mm) 134.1 121.5 116.4 142.7 102.5 63.9 53.6 52.8 81.4 123.0 156.3 153.4 1301.6
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 71.5 63.5 67.4 59.9 60.0 60.0 61.3 100.0 110.0 86.8 83.5 88.0 110.0
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 13.5 11.9 12.4 15.1 14.6 9.8 7.0 7.6 9.3 13.1 14.2 14.4 142.8
Elur egunak (≥ 1 mm) 3.0 4.0 3.0 2.1 0.3 0.0 0.0 0.0 0.0 0.1 1.4 2.1 15.9
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[5]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.

Historia

Jada XIII. mendean, bere bularra, Koroari ordaintzen zion, eta elizako hamarrena mailegatzen zuen, Orosurgiko antzinako nukleoarekin batera. 1378an su bakarra zituen, baina 1401ean jada jendez hustua zegoen. XVI. mendearen hasieran Ezpeletako jaunarena zen muga, eta 1800 inguruan Ardaitzena.

Oharrak

  1. /orósa/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren silaban
  2. /urút͡s̻a/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren silaban

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. «Orosa - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
  3. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Aurizperri» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  4. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Erro» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  5. Erroko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • Erroibarko Udalako webgune ofiziala
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12265281
  • Wd Datuak: Q12265281
  • i
  • e
  • a
  Erroibar
Kontzejuak
Lekuak
Etxaldeak
Herri hustuak
Astigarreta • GurbizarLarraingoaOiaide • Orosa • Orosurgi