Orokieta-Erbiti

Orokieta-Erbiti
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa
UdalerriaBasaburua
Administrazioa
Posta kodea31866
Herritarraerbitiar, orokietar eta olatar
Geografia
Koordenatuak43°00′00″N 1°46′00″W / 43°N 1.7666666666667°W / 43; -1.7666666666667
Demografia

Orokieta-Erbiti Basaburuko kontzejuetako bat da. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, kontzejuak 97 biztanle ditu.

Orokieta-Erbiti kontzejua Orokietako, Olako eta Erbitiko lekuetatik osatzen da.

Historia

Oso ospetsua izan zen 1872. urteko liberal eta karlisten arteko gudua. Morionesek zuzenduriko oste liberalak 700 gudari baino gehiago atxilotu zituen Orokietan.

Ondarea

Aipagarria da San Tiburtzio eliza (XVIII. mendeko erretaula barrokoa).

Demografia eta biztanleria

Orokieta-Erbitiko biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007
108 98 100 94 94 91 88 97

Euskara

Bertako euskalkia iparraldeko goi nafarrera da. Euskaldunak % 90 dira.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3356601
  • Commonscat Multimedia: Orokieta-Erbiti / Q3356601

  • Wd Datuak: Q3356601
  • Commonscat Multimedia: Orokieta-Erbiti / Q3356601
  • i
  • e
  • a
Kontzejuak
ArraratsBerueteGartzarunIgoaIhaben • Itsaso • Jauntsarats • Orokieta-Erbiti • Udabe-Beramendi
Lekuak
AizarotzBeramendiErbiti • Ola • OrokietaUdabe