Orionen Gerrikoa
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/c/cc/Orion%27s_Belt_Panorama.jpg/220px-Orion%27s_Belt_Panorama.jpg)
Orionen Gerrikoa Orion konstelazioan dagoen asterismo bat da. Hiru izar distiratsuz osatuta dago: Alnitak, Alnilam eta Mintaka. Orionen Gerrikoa bilatzea da konstelazioa gauean aurkitzeko modurik errazena. Izarrak erlatiboki gertu daude elkarrekiko eta lerro ia-zuzena osatzen dute, eta horrek erraz egiten du aurkitzea ehiztariaren jantziko gerrikoa. Ipar Hemisferioan negua denean ikusten dira hoberen, gaueko 9:00ak aldera urtarrilean[1].
Erreferentziak
- ↑ «Orion» web.archive.org 2011-12-07 (Noiz kontsultatua: 2024-02-04).
Kanpo estekak
Datuak: Q324312
Multimedia: Orion's Belt / Q324312