Orbiso

Orbiso
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaKanpezu
Administrazioa
Posta kodea
INE kodea
Geografia
Koordenatuak42°41′46″N 2°20′08″W / 42.69611°N 2.33556°W / 42.69611; -2.33556
Garaiera588 m
Demografia
Biztanleria70 (2022: Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea Espresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat)

Orbiso[1] egun Kanpezu udalerria osatzen duten 5 herritako bat da.

2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 81 biztanle ditu.

Izena

21. mendean herrira bidean Urbisu/Orbiso seinale elebidunak daude, baina Euskaltzaindiak ez du ontzat ematen euskarazko Urbisu forma ustezko hori, eta ez da batere argia jatorri etimologikoa[2].

Kanpezuko kontzejuetan erabili ohi diren goitizenetan, Orbisokoei Patones esaten diete[2].

Historia

XVI. mendean Mendoza familiarena zen. Ondoren Kanpezuko apezpikuaren jabego bihurtu zen. 1965 arte berezko udalerria izan zuen.

Herri harresitua izan zen Orbiso, eta horren aztarnak ekialderantz, Nafarroarantz ematen duen aldean ikusten dira batik bat. Nafarroan bistan den hurrengo herriak, Zuñigak, antza du fisionomian Orbisorekin, muino luzexka batean kokatua[2].

Demografia eta biztanleria

Urbisuko biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007
81 84 83 85 85 84 82 81

Garraioa

Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:

 Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
19a Alda
Santikurutze
KontrastaUribarri HaranaDone Bikendi HaranaOteo • Orbiso • BujandaAntoñana Alda
Santikurutze

Ondasun nabarmenak

  • San Andres eliza, XVI mendearen bukaeran eraikia.
  • Santa Luzia baseliza, herritik ipar mendebaldera dagoena[3].
  • Santutxoa, herriaren iparraldeko sarreran.
  • Iturri eta latsarria, Martin de Mendizabalek egina 1806. urtean.

Iruditegia

  • Azulejuzko herri-seinalea.
  • Ekialderantz, Nafarroarantz, ematen duten etxeak, harresi zaharren aztarnekin.
    Ekialderantz, Nafarroarantz, ematen duten etxeak, harresi zaharren aztarnekin.
  • San Andres eliza.
    San Andres eliza.
  • Iturri neoklasikoa eta latsarri eraberritua.
    Iturri neoklasikoa eta latsarri eraberritua.
  • Santutxoa herriko sarreran.
    Santutxoa herriko sarreran.

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindiaren Euskal Onomastika Datutegia
  2. a b c Abaitua, Joseba; Fernandez, Luistxo. (2021-04-01). «Kanpezura bisita (eta Sabandora, bide batez)» Eibar.ORG | Eibarko peoria (Noiz kontsultatua: 2021-10-17).
  3. «Ermita de Santa Lucía. Ondarea. Sistema de información del Patrimonio Cultural Vasco» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-17).

Bibliografia

  • Alava, pueblo a pueblo. Jose Luis Sáenz de Ugarte (1983). Caja Provincial de Álava - Arabako Kutxa

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • Urbisu Kanpezuko Udaleko web orrian[Betiko hautsitako esteka]
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3355197
  • Commonscat Multimedia: Orbiso / Q3355197

  • Lekuak
  • INE: 01017000300
  • Wd Datuak: Q3355197
  • Commonscat Multimedia: Orbiso / Q3355197


Kanpezuko herriak

AntoñanaBujandaOteoSantikurutze KanpezuUrbisu

Geografia
Araba
Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.