Oiasso Erromatar Museoa

Oiasso Museoko sarrera

Oiasso Erromatar Museoa Oiasso hiriaren inguruan aurkitutako erromatar garaiko aztarnak biltzen dituen museoa da. Gipuzkoako Irun udalerrian dago.

Kokalekua

Eskoleta kaleko lehen zenbakian kokatua dago, Junkaleko Andre Mariaren elizaren alboan.

Museoa

Inguru horretako ondare arkeologikoa ezagutzera emateko eta Bizkaiko golkoan erromatarren garaia ezagutarazteko helburua du. Museoan, gainera, Antzinako Historiaren eta Arkeologiaren inguruko kultura ekintzak egiten dira.

Oiasso XX. mendearen amaieran Gipuzkoan egindako aurkikuntza arkeologikorik garrantzitsuena da. Hiriaren hazkundea portu natural bikainaren inguruan gertatu zen (Kristo ondorengo 50 eta 150. urteetan jarduera handia bazuen), eta Aiako Harriko mea ustiaketaren inguruan ere.

Indusketa arkeologikoetatik, ondorengo eremu hauek identifikatu ahal izan dira:

  • Oiasso hiriaren kanpoaldean zegoen nekropolia (gaur egungo Ama Xantalen baselizaren barnean)
  • Higer lurmuturraren (Hondarribia) oinetan dagoen ditxo bat. Han babesten ziren ontziak.
  • Errementari baten lantegia.
  • Bidasoa zeharkatzen zuen zubia.
  • Hiriko termak edo bainu publikoak.

Iruditegia

  • Oiasso Museoko aurrealdea
    Oiasso Museoko aurrealdea
  • Oiasso Museoko barrualdea
    Oiasso Museoko barrualdea
  • Oiasso Museoko barrualdea
    Oiasso Museoko barrualdea

Erreferentziak

  • Edukiaren zati bat Gipuzkoako museoen webguneko «Oiasso Erromatar Museoa» orritik hartua da. Creative Commons Aitortu-Partekatu Berdin 2.5 lizentziarekin argitaraturiko orri horren egile eskubideak Gipuzkoako Foru Aldundiarenak dira.

Kanpo estekak

  • Oiasso Erromatar Museoaren webgunea
  • Arkeolan
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q9046925
  • Commonscat Multimedia: Oiasso Museoa / Q9046925

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 169293752
  • BNE: XX4947262
  • SUDOC: 149191197
  • Wd Datuak: Q9046925
  • Commonscat Multimedia: Oiasso Museoa / Q9046925


43°20′23.97″N 1°47′15.89″W / 43.3399917°N 1.7877472°W / 43.3399917; -1.7877472