Novara

Novara
Italiako udalerria
Irudi gehiago
Administrazioa
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Piemonte
ProbintziaNovarako probintzia
Posta kodea28100
ISTAT kodea003106
Geografia
Koordenatuak45°27′N 8°37′E / 45.45°N 8.62°E / 45.45; 8.62
Map
Azalera103.05 km²
Altuera162 m
MugakideakCameri, Galliate, Garbagna Novarese, Nibbiola, Romentino, San Pietro Mosezzo, Caltignaga, Granozzo con Monticello, Trecate eta Casalino
Demografia
Biztanleria101.257 (2023ko urtarrilaren 1a)
−2.926 (2018)
Dentsitatea982,6 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia0321
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakChalon-sur-Saône, Koblentza eta Haskovo (en) Itzuli
Katastro kodeaF952
Sailkapen sismikoa4 (Oso txikia)
MatrikulaNO
comune.novara.it

Novara[1] (piemonteraz: Noara; lombardieraz: Nuara) Italiako ipar-mendebaldean dagoen Piemonte eskualdeko udalerria eta Novarako probintziako hiriburua da. Agogna eta Terdoppio ibaien artean dago, Milandik 50 km mendebaldera. 105.574 biztanle ditu[2] (2012) eta eskualdeko bigarren hiririk populatuena da, Turinen ondoren.

Historia

Erromatarren okupazio garaian Novaria izena izan zuen. K.a. 49an, Julio Zesarrren agintaldian, municipium bilakatu zen. V. mendean suntsitua izan zen. 1110ean Henrike V.a Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadoreak hiria erre zuen. 1167an Lonbardiako Ligan sartu zen. Utrechteko Itunaren ondorioz (1714), Milanerriarekin batera, Austriaren eskura pasatu zen. 1738an Savoiako etxearen menpe gelditu zen. Novarako gudua (1849) erabakigarria izan zen Italiako Lehen Independentzia gerran, Josef Radetzky buru zuen austriar armada piemontear indarrei nagusitu baitzitzaien[3].

Ondasun nabarmenak

Hiriko eraikinik aipagarrienak hauek dira[3]:

Ekonomia

Nekazaritza merkatu garrantzitsua da, arrozarentzat bereziki. Industriari dagokionez, kotoi eta zetaren manufaktura, kimikagintza, inprimagintza eta elikagaien transformazioa (gazta, galletak) dira aipagarrienak[3].

Demografia

Kirola

Novara Calcio herriko futbol taldea Serie A mailan ibilitakoa da.

Novaratar ezagunak

  • Isabella Leonarda (1620–1704), musikagilea;
  • Gianni Bettini (1860–1938), asmatzailea;
  • Felice Casorati (1883–1963), margolaria;
  • Carlo Emanuele Buscaglia (1915–1944), hegazkinlaria;
  • Vittorio Gregotti (1927), arkitektoa;
  • Domenico Fioravanti (1977), igerilaria;
  • Matias Masucci aktorea;
  • Oscar Luigi Scalfaro (1918-2012), Italiako presidentea;

Herri eta hiri senidetuak

Novarak honako hiri senidetuak ditu:

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. 157. araua: Europako hiriak. .
  2. Popolazione residente per sesso e circoscrizione al 31.12.2012 Comune.novara.it
  3. a b c Novara 2013. Encyclopædia Britannica Online. 2013ko urtarrilaren 27an begiratua.

Kanpo estekak

  • (Italieraz) Webgune ofiziala
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q6046
  • Commonscat Multimedia: Novara / Q6046

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 166427548
  • GND: 4117934-1
  • LCCN: n79021854
  • NKC: ge572424
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Lekuak
  • OSM: 44898
  • Atlas Digital del Imperio Romano: 5537
  • Wd Datuak: Q6046
  • Commonscat Multimedia: Novara / Q6046


Geografia
Italia
Artikulu hau Italiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.