Norman Atlantic

Norman Atlantic
Irudi gehiago
Fabrikazioa
FabrikatzaileaCantiere Navale Visentini (en) Itzuli
Historia
Sutea 2014ko abenduaren 28a
Ship breaking 2019
KudeatzaileaANEK Lines (en) Itzuli
Erregistro-herrialdeaItalia
Kokapena
Koordenatuak40°40′54″N 19°01′37″E / 40.6818°N 19.0269°E / 40.6818; 19.0269
Ezaugarriak
Dimentsioak6,5 (zingoa) × 25,6 (erruna) × 186,5 (luzera) m
Erruna25,6 m
Zingoa6,5 m
Tona-brutoak26.904
Edukiera852
Identifikazioa
IMO zenbakia9435466
Dei-kodeaIBUM

Norman Atlantic Itsaso Adriatikoan su hartu zuen ferry bat izan zen.

Gertaerak

Abenduaren 28an, 466 bidaiari zituen ferry bat hustu zuten Grezian, sute batengatik. 150 lagun ontzitik atera zituzten eta kontrolpean zuten sutea[1]. Su hartu zuen ontzia erreskatatzeko zailtasunak zituzten eguraldia zela-eta. Gutxienez, pertsona bat hil eta beste bi zauritu ziren. Guztira, 478 bidaiari zeuden[2].

Abenduaren 29rako zazpi lagun ziren hildakoak 'Norman Atlantic' ferryko sutean eta kontrolpean zuten sutea. Amaitu zituzten erreskate lanak ere[3]. Hala ere, jakitera eman zutenez, bilaketa-dispositiboa indarrean egongo zen desagerturik ez zegoela ziurtatu arte. Istripuaren unean ontziak behar baino karga handiagoa zuela esan zuten Italiako hainbat komunikabidek[4]. Azkenik, Gutxienez bederatzi pertsona (hiru greziarrak, bi italiarrek, bi alemaniar, inork turkish eta Georgian bat) hil dira eta gutxienez 16 (9 greziarrak, lau turkiarrak, bi italiar eta inork German) sakabanatuta daude.[4][5][6][7][8].

Abenduaren 29 gauean jakin zenez, hamar pertsona hil ziren ontziaren ezbeharrean. Bilaketa-dispositiboa martxan egongo zen desagerturik ez dagoela egiaztatu arte. Ezbeharra izan zen unean ontziak behar baino karga handiagoa zuela zabaldu zen. Bestalde, 427 pertsona erreskatatu zituzten[9].

Abenduaren 30ean, Albaniako bi langile hil ziren, ontzia atoian eramaten ari zirela kableetako bat hausteagatik[9].

Abenduaren 31ean, ferryaren kapitaina inputatu zuten. Hala ere, kapitainaren jarrera eredugarria izan zela esan zuten Italiako komunikabideek, ferryan zihoazen lagun guztiak ebakuatu ondoren atera zelako ontzitik[10].

Urtarrilaren 2an, 'Norman Atlantic' iritsi zen Brindisiko portura, atoian eramanda. Italiako agintari judizialek itsasontzia konfiskatu eta ikerketa hasi zuten[11].

Erreferentziak

  1. «466 bidaiari zeramatzan ferry bat husten ari dira Grezian, sute baten ondorioz», Berria, 2014-12-28
  2. «Su hartu duen ontzia erreskatatzeko zailtasunak, eguraldia dela-eta», EiTB, 2014-12-28
  3. «Zazpi lagun hil dira 'Norman Atlantic' ferryko sutean», Berria, 2014-12-29
  4. a b «Bukatu dituzte erreskate lanak su hartutako ontzian; 8 lagun hil dira», EiTB, 2014-12-29
  5. http://www.milliyet.com.tr/bakan-elvan-gemi-yanginina-aninda-mudahale-ankara-yerelhaber-571110/
  6. http://en.protothema.gr/norman-atlantic-families-of-missing-greeks-to-travel-to-italy/
  7. http://www.hurriyetdailynews.com/turkish-passenger-aboard-norman-atlantic-called-family-from-lifeboat-not-heard-from-since.aspx?pageID=238&nID=76432&NewsCatID=351
  8. https://web.archive.org/web/20150112021838/http://www.senzacolonnenews.it/cronaca/item/5795-rasha,-annegata-a-15-anni-dopo-aver-aiutato-a-salvarsi-decine-di-passeggeri-un-eroina-la-pi%C3%B9-giovane-vittima-del-norman-atlantic.html
  9. a b «Hamar pertsona hil dira 'Norman Atlantic' ontziaren ezbeharrean», EiTB, 2014-12-30
  10. «'Norman Atlantic' ferryaren kapitaina inputatu dute», EiTB, 2014-12-31
  11. «'Norman Atlantic' iritsi da Brindisiko portura, atoian eramanda», EiTB, 2015-01-02

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3952367
  • Commonscat Multimedia: IMO 9435466 / Q3952367

  • Wd Datuak: Q3952367
  • Commonscat Multimedia: IMO 9435466 / Q3952367