Nerea Elizalde
Nerea Elizalde | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1998ko ekainaren 18a (25 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Bizilekua | Madril |
Familia | |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Ánima Eskola Arte Eszenikoko Eskola (2007 - 2016) Dantzerti - Escuela Superior de Arte Dramático y Danza de Euskadi (en) (2016ko iraila - 2016ko azaroa) |
Hizkuntzak | euskara ingelesa gaztelania |
Irakaslea(k) | Marina Ximanskaja Juan Carlos Corazza David Valdelvira Rakel Rodríguez Roberto Bienzobas Alejandra Nóvoa Sandra Tejero |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, abeslaria eta dantzaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Pabellón Nº 6 |
Musika instrumentua | trikitia gitarra pianoa |
Nerea Elizalde Zamakona (Bilbo, 1998ko ekainaren 18a) bizkaitar aktorea eta abeslaria da.
Bizitza
1998an Bilbon jaioa, Ánima Eskolan ikasi zuen 2007tik 2016 urtera bitartean. Arte dramatiko goi ikasketak egin zituen bertan Marina Ximanskajarekin eta Algis Arlauskasekin, "Stanislavski-M.Chejov-Grotowsky" metodologia jarraituz, errusiar eskola klasikoko metodologia[1].
Carmen Climent aktorearekin batera ikasi zuen Ánima Eskolan.
Geroago, 2016 urtean, arte dramatikoko ikasketak hasi zituen Dantzertin, baina apenas bi hilabete egon zen han (2016 iraila-2016 azaroa), Madrilera joan zelako telesail bat grabatzera.[2]
Bizitza pribatua
Unai Elizalde aktorearen arreba da.
Bikote harremana izan zuen Aritz Mendiola aktorearekin bi urtez, 2017 hasia eta 2019 urtera arte.
Filmografia
Telebista
Urteak | Telesaila | Katea | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|---|
2017 | Si fueras tú | La 1 | Nerea Vidal | 6 ataletan |
2020 - gaur egun | Go!azen | ETB 1 | Garazi |
Antzerkia
- Monólogos de Chejov y Bécquer, 2015, Zuz. Marina Ximanskaja.
- Uda-gau bateko ametsa, 2014, Zuz. David Valdelvira.
- La tempestad, 2013, Zuz. David Valdelvira.
- El caserón del miedo, 2012, Zuz. David Valdelvira.
Erreferentziak
- ↑ (Gaztelaniaz) Deia. «Rusia recibe a un 'imposible' Lorca» www.deia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-02-25).
- ↑ Urkizu, U.. (2017-09-07). «Nerea Elizalde aktorea:«Fan klubetako kideak hasi zaizkigu mezuak bidaltzen»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-07-14).
- Datuak: Q59783187
- Multimedia: Nerea Elizalde / Q59783187