Nassauko etxea

Nassauko etxearen armarria (XIII. mendetik).

Nassauko etxea alemaniar aitoren semeen familia da, Laurenburgeko dukeen ondorengoa. Erdi Aroan hasi zen dinastia, Walram Nassauko lehenengo kondearekin. Familia honetakoak dira, besteak beste, Gilen I.a Orange-Nassaukoa (Goibela, 1533-1584), Maurizio Nassaukoa (1567-1625) eta Gilen III.a Ingalaterrakoa (1650-1702). Gaur egungo Luxenburgoko eta Herbehereetako erregeak familia honen ondorengoak dira.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016/05/19 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q646085
  • Commonscat Multimedia: House of Nassau / Q646085

  • Wd Datuak: Q646085
  • Commonscat Multimedia: House of Nassau / Q646085