Narciso Monturiol

Narciso Monturiol

Irudi gehiago

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1873ko ekainaren 6a - 1874ko urtarrilaren 8a
Barrutia: Manresa
Bizitza
JaiotzaFigueres, 1819ko irailaren 28a
Herrialdea Katalunia
HeriotzaBartzelona, 1885eko irailaren 6a (65 urte)
Hobiratze lekuaPoblenou hilerria
Cemetery of Figueres (en) Itzuli
Familia
Familia
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Cervera (en) Itzuli
Bartzelonako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakingeniaria, submariner (en) Itzuli, asmatzailea, kazetaria, politikaria eta enpresaburua
Lantokia(k)Madril
Lan nabarmenak
ikusi
  • Ictineo I (en) Itzuli
    Ictineo II (en) Itzuli
InfluentziakÉtienne Cabet
MugimenduaSozialismo utopikoa
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaAlderdi Errepublikano Demokratiko Federala
Alderdi Demokratikoa
Icteneo itsaspekoaren erreplika

Narciso Monturiol (Figueres, 1819ko irailaren 28a - San Martin de Provensals, 1885eko irailaren 6a) kataluniar asmatzaile eta politikaria izan zen. Espainian Cabeten sozialismo utopikoa zabaltzen lagundu zuen, eta ideia horiek zabaltzeko asmoz La Fraternidad (1847-1848) argitaratu zuen, eta hurrengo urtean El Padre de familia (1849-1850).

Fisika eta natura-zientziak ere aztertu zituen. Itsaspekoa asmatu zuen, eta Icteneo izena jarri zion. Itsaspeko horren lehen froga Bartzelonako portuan egin zen, 1859an. Agintarien laguntza falta zela eta, bertan behera utzi behar izan zituen bere proiektuak. Politikari eta zientziari buruzko lanak idatzi zituen.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Narciso Monturiol Aldatu lotura Wikidatan
  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q713959
  • Commonscat Multimedia: Narcís Monturiol i Estarriol / Q713959

  • Wd Datuak: Q713959
  • Commonscat Multimedia: Narcís Monturiol i Estarriol / Q713959