Nafarroako mariskal

Nafarroako mariskal kargu militarra 1390ean sortua izan zen Karlos III.a erregearen erabakiaren ondorioz.[1]

Mariskalarena, banderazaina edo kondestablearen ondotik, erresumako bigarren kargu militarra izan zen. Europako beste armada batzuetan ere agertzen zen, eta agertzen den graduazio militarra da mariskalarena.

Erregeak mariskala izendatzen zuen erresumako aitoren seme handien artean. Kargua ez zen printzipioz biziartekoa eta kargugabetze aukera zegoen.

Nafarroako konkistaren ondotik Espainiako erregeak Nafarroako mariskal-titulua mantendu du, baina era guztiz ohorezkoan eta familia ontasun bezalakoa.

Nafarroako mariskalen zerrenda

Kargu militarra

  • 1390-1410: Martin Enrikez Lakarrakoa
  • 1410-1413: Leon Nafarroakoa
  • 1413-1424: Godofredo Nafarroakoa
  • 1424-1450: Filipe I.a Nafarroakoa
  • 1450-1471: Petri I.a Nafarroakoa
  • 1471-1480: Filipe II.a Nafarroakoa
  • 1480-1522: Petri II.a Nafarroakoa

Ohorezko titulua

  • 1522-1566: Petri III.a Nafarroakoa
  • 1566-?: Joan Nafarroakoa Benavides
  • 1996-gaur arte: Alvaro de Urzaiz y Azlor de Aragon, Villahermosako dukea

Ikus, gainera

  • Nafarroako banderazain
  • Nafarroako kondestable

Erreferentziak

  1. Fernandez de Larrea Rojas, J.A.. (2013). El precio de la sangre. Silex ISBN 9788477374992..

Kanpo-estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q25474700
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • GEN: 13921
  • Wd Datuak: Q25474700