Nadia Khiari

Nadia Khiari

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaTunis, 1973ko maiatzaren 21a (50 urte)
Herrialdea Tunisia
 Frantzia
Jarduerak
Jarduerakmargolaria eta komikigilea
Jasotako sariak
ikusi
  • 100 Emakume (BBC)  (2016)
    Prix Couilles au cul  (2016)
    Arte eta Letren zalduna Arte eta Letren zalduna  (2021eko urriaren 29a)
    BBC 100 Women 2016: Who is on the list?
    Honorary doctor of the University of Liège  (2013)

Nadia Khiari (Tunis, 1973ko maiatzaren 21a) artista margolaria, marrazkilaria eta arte plastikoetako irakasle tunisiarra da, Willis from Tunis pertsonaiarengatik ezaguna. Izen hori bere marrazki satirikoetan erabili izan du ezizen gisa.[1]

Biografia

Aix-en-Proventzako[2] Arte Plastikoetako Fakultatean ikasi ondoren, Nadia Khiari irakasle egin zen, Tunisko lizeo batean, eta, ondoren, Tunisiako[2] Arte Ederren Eskolako irakasle.[3]

2011ko Tunisiako iraultzan ospea lortu zuen: sare sozialetan orduko gertaerak azaldu zituen, berariaz horretarako sortutako pertsonaiaren bidez: Willis from Tunis[4] katua.[2]

Ordutik, karikatura-marrazkiak argitaratzen ditu Frantziako Siné Mensuel, Courrier international, Zelium[5] eta Foutou'art egunkarietan.

2019an, Siné Madame[6] hilabetekari feminista satiriko berriko marrazkilari-taldeko kidea egin zen, hilabetekariaren hasiera-hasieratik. 2021eko maiatzean, Calmann-Lévy edizio frantsesek argitaratutako marrazki hautatuen bilduma batean agertu zen, Africa izenekoa. Nadia Khiariren aurkezpen-testu bat dago, Willis from Tunis izengoitiarekin sinatua, baita haren marrazki eta karikaturen adibide batzuk ere; Afrikako herrialdeetako beste berrogeita hamar marrazkilariren ondoan ageri da.

Argitalpenak

  • Willis from Tunis, autoedizioa:[7]
    • 2011 - 1. liburukia: Chroniques de la révolution (Iraultzaren kronikak) (ISBN 978-9973-02-293-6)
    • 2012 - 2. liburukia: Willis from Tunis 2 (ISBN 978-9938-05-040-0)
    • 2015 - 3. liburukia: Manuel du parfait dictateur (Diktadore perfektuaren eskuliburua) (ISBN 978-9938-14-218-1)
  • Willis from Tunis, Elyzad argitaletxea:
    • 2020 - 4. liburukia: Willis from Tunis, 10 ans et toujours vivant! (Willis from Tunis, 10 urte eta beti bizirik!) (ISBN 978-9973-58-126-6)

Sariak

  • 2012an, Honoré-Daumier saria jaso zuen Cartooning for Peaceko marrazkilarien nazioarteko bigarren topaketan.[8][9]
  • 2013an, Liejako Unibertsitateko honoris causa doktore titulua jaso zuen, adierazpen-askatasunarekin zuen konpromisoagatik.[10]
  • Urte berean filmatu zuen Gérard Courantek bere antologia zinematografikorako, Cinématon; bilduma horretako 2.756 zenbakia da.
  • 2014an, Caricaturistes, fantassins de la démocratie(Karikaturistak, demokraziaren mamuak) dokumentalak jarraipena egin zien diseinatzaile konprometituetako bat izan zen. Urte hartan bertan, marrazki satirikoei buruzko satira politikoaren saria irabazi zuen, Forte dei Marmi-n (Italia).[11]
  • 2016an, "Couilles au cul" (Barrabilak ipurdian) saria jaso zuen, Fluide glacial komikiko editore buruak sortua eta autore baten balio artistikoa saritzen duena.[12] BBCk nabarmendu zituen 100 Emakumeetako bat izan zen.[13]

Erreferentziak

  1. Khiari, Nadia. ..
  2. a b c «Nadia Khiari, des caricatures contre les dictatures» Le Monde 9 septembre 2016 ISSN 0395-2037...
  3. Catherine Simon. (9 novembre 2011). «Avant la révolte en Tunisie, je ne touchais pas à la politique» Le Monde ISSN 0395-2037...
  4. Willis from Tunis. ..
  5. Txantiloi:Article.
  6. Laure Croiset. (17 avril 2019). «Siné Madame, le premier mensuel satirique entièrement écrit et illustré par des femmes» Challenges ISSN 0751-4417...
  7. Willis from Tunis. ..
  8. Willis from Tunis. ..
  9. Najoua Azlag. (17 janvier 2012). Nadia Khiari et son chat Willis « honoré ». ..
  10. Docteurs honoris causa sur proposition des autorités de l'ULiège. ..
  11. Mohamed Ali Sghaier. (15 septembre 2014). La dessinatrice tunisienne Nadia Khiari remporte le prix de la satire politique en Italie. ..
  12. Alicia Paulet. (30 janvier 2016). «BD : la Tunisienne Nadia Khiari lauréate du prix « Couilles au cul »» Le Figaro ISSN 1241-1248...
  13. BBC 100 Women 2016: Who is on the list?. 21 novembre 2016..

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q18589835
  • Commonscat Multimedia: Nadia Khiari / Q18589835

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 250084330
  • ISNI: 0000000370732808
  • BNF: 16597230w (data)
  • GND: 1221994735
  • LCCN: no2021034538
  • SUDOC: 161128769
  • Wd Datuak: Q18589835
  • Commonscat Multimedia: Nadia Khiari / Q18589835