Myron Scholes
Myron Scholes | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotza | Timmins (en) , 1941eko uztailaren 1a (82 urte) |
Herrialdea | Kanada |
Hezkuntza | |
Heziketa | McMaster Unibertsitatea Chicagoko Unibertsitatea Westdale Secondary School (en) |
Tesi zuzendaria | Merton Howard Miller |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | ekonomialaria, matematikaria eta ikertzailea |
Enplegatzailea(k) | Massachusetts Institute of Technology Salomon Brothers (en) Stanford Unibertsitatea Long-Term Capital Management (en) MIT Sloan School of Management (en) Chicagoko Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Econometric Society (en) |
news.stanford.edu… |
Myron Samuel Scholes (Timmins, Ontario, Kanada, 1941eko uztailaren 1a) kanadar ekonomista da. Ekonomiako Nobel saria (1997).
Biografia
Hamiltongo McMaster Unibertsitatean egin zituen ikasketak. Gero, Chicagora joan zen ikasketak sakontzera eta finantza-ikasketak egitera, eta informatikan espezializatu zen, baina, azkenean, ekonomia-ikerkuntzako doktoregoa egin zuen. 1968an, finantzei buruzko eskolak ematen hasi zen, eta Chicagoko Unibertsitateko Ikerkuntza Zentroan lan egin zuen (1973-1980). 1981ean, Stanfordeko Unibertsitateko Ekonomia Eskolako kide izendatu zuten, eta, 1983an, Zuzenbide Eskolakoa.
1990etik aurrera, finantza-teknologia praktikara eramaten ahalegindu zen, eta horrek finantza-erakundeen eta -merkatuen bilakaera hobeto ulertzen lagundu zion. Mundu osoko aldizkari espezializatuetan argitaratu ditu bere artikuluak.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
- Datuak: Q295647
- Multimedia: Myron Scholes / Q295647