Murgia

Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Murgia (argipena)»
Murgia
 Euskal Herria
Murgiko erdigunea
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaZuia
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak42°57′25″N 2°49′15″W / 42.9569°N 2.8208°W / 42.9569; -2.8208
Demografia

Murgia[1] Arabako iparraldeko herri bat da, Zuiako kuadrillakoa. Zuiako udalerriko herririk handiena da, eta Murgian daude kokaturik udaletxea eta zerbitzu gehienak.

Murgia hiribildua izan zen. Historikoki, biztanleak bidearen alde bietan kokatuak izan dira Murgian. Gaur egun, ordea, bidea Domingo Sautu kalea da, eta herria asko hedatu da aldeetara. Goba ibaiak Gurutzeko auzoa (El Barrio) eta herrigunea bera bereizten ditu.

2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 1.169 biztanle ditu.

Izena

Euskarak inguru horretan izandako eragin sakonaren erakusgarri, gaztelaniaz ere herriaren izenak hiru silaba ditu eta i letra da azentu nagusia daramana.

Murgia izenaren bukaerako -a hori artikulua da.[1] Beraz, Bizkaia izenaren antzera deklinatzekoa dugu: Murgia, Murgian, Murgiaren... baina Murgiko, Murgitik, Murgira...

Mugakideak

Iparraldean Sarria, ipar-ekialdean Zarate, hego-ekialdean Jugo, hego-mendebaldean Bitoriano eta mendebaldean Ametzaga mugakide ditu, denak Zuiako auzoak ere badirenak.

Ondasun nabarmenak

Murgiak XIX. mendeko bukaeratik aurrera eraikitako etxe dotoreak biltzen ditu, herriaren prestigio historikoaren lekukoak direnak,

Erlijio-ondareari dagokionez, nabarmenak dira Karitateko Ahizpen komentua, Aita Pauldarrena eta Karmeldar Oinutsena.

Azkenik, aipatzekoa da Murgiko eztiaren museoa.

Demografia

Murgiako biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2021
704 789 875 1.016 1.086 1.113 1.134 1.169 1.123

Garraioa

Araba Bus sareko  eta  lineek zerbitzua ematen diote herri honi:

 Araba Bus
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
14 Gasteiz
(geltokia)
Zaitegi • Murgia • Sarria • Murgia (Paularrak) • Ametzaga • Beluntza (Soleta) Izarra⁠
15 Gasteiz
(unibertsitatea)
Gasteiz (epaitegiak)Gasteiz (Bastiturri)Gasteiz (geltokia)Zaitegi • Murgia • Sarria • Murgia (Paularrak) • Ametzaga • Beluntza (Soleta) • Izarra • Lezama • LarrinbeAmurrioAmurrio (San Jose)Luiaondo (Malato)LuiaondoLaudio (Gurutze Gorria)LaudioAreta • Laudio (Ugarte)Okondo Artziniega

Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:

 Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
5 Urduña
Izarra
Murgia
Gopegi
Urduña (suhiltzaileak)ApregindanaUntzagaUzkio UrkabustaizOiardoGoiuriBeluntzaZiorragaAltubeGillernaLukianoAperregi • Donamaikia • JugoBitorianoZarateMarkia • Sarria • Olano • LetonaZaitegi Urduña
Izarra
Murgia
Gopegi

Argazki galeria

  • Zuiako udaletxea, Murgian
    Zuiako udaletxea, Murgian
  • San Migel Goiaingeruaren eliza
    San Migel Goiaingeruaren eliza
  • Osasun etxea
    Osasun etxea

Murgiar ospetsuak

Erreferentziak

  1. a b Euskaltzaindia: Zuia toponimoa, Euskal Onomastikaren Datutegia.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • Murgia, Zuiako Udalaren webgune zaharrean.
  • Murgia udalaren web orri berrian: https://web.archive.org/web/20230427193202/https://www.zuia.eus/Herriak/Murgia
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3328088
  • Commonscat Multimedia: Murgia / Q3328088

  • Lekuak
  • TGN: 1062281
  • Wd Datuak: Q3328088
  • Commonscat Multimedia: Murgia / Q3328088


Zuiako herriak

Altube • Ametzaga • AperregiBitorianoDomaikiaGillernaJugoLukianoMarkia • Murgia • Sarria • ZarateZiorraga

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Araba