Mugerre

Mugerre
 Lapurdi, Euskal Herria
San Joan Bataiatzailearen eliza.
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Lapurdi
Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
ElkargoaEuskal Hirigune Elkargoa
BarrutiaBaiona
KantonamenduaErrobi-Aturri
Izen ofiziala Mouguerre
AuzapezaRoland Hirigoien ( DVD)Roland Hirigoien (2008-2026)
Posta kodea64990
INSEE kodea64407
Herritarramugertar
Kokapena
Koordenatuak43°28′06″N 1°24′58″W / 43.4683°N 1.4161°W / 43.4683; -1.4161
Map
Azalera22,57 km2
Garaiera0 - 146 metro
Demografia
Biztanleria5.201 (2018:  −8)
alt_left 2.584 (%48,8) (%47,7) 2.524 alt_right
Dentsitatea213,78 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 21,22
Ugalkortasuna[1]‰ 36,18
Ekonomia
Jarduera[1]% 74,93 (2011)
Desberdintasuna[1]% 2,57 (2011)
Langabezia[1]% 4,79 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 8,97 (2010)
Erabilera% 0,45 (2011)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://mouguerre.fr/

Mugerre Lapurdiko iparraldeko udalerri bat da, Lapurdi Beherea eskualdekoa.

Geografia

Ingurune naturala

Aturri ibaiak zeharkatzen du udalerria, baita bertara isurtzen den Ardanabia errekak ere.

Udalerri mugakideak

  • Lehuntze iparraldean
  • Urketa ipar-ekialdean
  • Beskoitze ekialdean
  • Hazparne hego-ekialdean
  • Jatsu hegoaldean
  • Hiriburu eta Milafranga mendebaldean
  • Baiona ipar-mendebaldean

Auzoak

Mugerreko herriko etxearen arabera, herria 3 auzotan banatuta dago:

  • Herri-Barnea
  • Elizaberri
  • Portua

Historia

1790. urtean, paisaia administratiboaren aldaketarekin batera, Mugerre kantonamendu bateko buru izan zen, Uztaritzeko barrutiaren menekoa, Lehuntze, Mugerre, Hiriburu eta Urketa udalerriak bere barne hartzen zituena.[2]

1813ko abenduaren 9an, Mugerreko muinoak Soult mariskalaren eta Wellington dukearen arteko borroken eszenatokia izan zen, gerra napoleonikoen barruan.[3]

1946ko abenduaren 21ean Radio Euskadi bertatik emititzen hasi zen.

Demografia

XIX. mendearen hasieratik XX. mendearen erdialdera 1.000-1.300 biztanleen tamaina izan zuen Mugerrek. 1960ko hamarkadatik aurrera, ordea, hazkunde nabarmena izan zuen, eta XXI. mendearen bigarren hamarkadan 5.000 biztanle izatera iritsi zen.

Mugerreko biztanleria
Datuen iturburua: INSEE

Kultura

Mugerreko Gabi Hiriberri[4] (Ahotsak[5] proiekturako)

Euskara

Uztaritze inguruko hizkera[6] mintzatzen da Mugerren[7], nafar-lapurtarraren aldaera.

Alkateak

Alkatea Agintaldia Alderdia
Gilbert Larcebeau 1995-2001
Roland Hirigoien 2001-2008
Roland Hirigoien 2008-2014

Ondasun nabarmenak

Mugertar ospetsuak

Erreferentziak

  1. a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Paul Raymond, Dictionnaire topographique Béarn-Pays basque
  3. Philippe Veyrin, Les Basques, Arthaud 1975
  4. «Hiriberri Cazenave, Gabi - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-17).
  5. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-17).
  6. «Uztaritze ingurukoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  7. «Mugerre - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  8. Frantziako Kultura Ministerioa - Mugerreko jauregia

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Lapurdi
  • (Frantsesez) Errobi-Aturri Herri Elkargoko webgunea
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q839753
  • Commonscat Multimedia: Mouguerre / Q839753
  • Wikibooks Liburuak: Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Mugerre

  • Identifikadoreak
  • BNF: 15270229x (data)
  • Lekuak
  • OSM: 166768
  • INSEE: 64407
  • Wd Datuak: Q839753
  • Commonscat Multimedia: Mouguerre / Q839753
  • Wikibooks Liburuak: Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Mugerre
  • i
  • e
  • a
Lapurdi Behereko udalerri aurkibidea
Hiriburu • LehuntzeMilafranga • Mugerre • Urketa
  • i
  • e
  • a
AhetzeAhurtiAinhoa • Angelu • ArbonaArrangoitzeAzkaineBardozeBasusarriBaionaBeskoitzeBiarritzBidarteBiriatu • Bokale • Donibane LohizuneEzpeleta • Getaria • GixuneHaltsuHazparneHendaia • Hiriburu • ItsasuJatsuKanboLarresoroLehuntzeLekorneLekuineLuhusoMakeaMilafranga • Mugerre • SaraSenpereUrketaUrruñaUztaritzeZiburuZuraide