Moroaren iturria
Moroaren iturria | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Koordenatuak | 41°53′53″N 12°28′23″E / 41.898141°N 12.473146°E / 41.898141; 12.473146 |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1575 |
Moroaren iturria (italieraz: Fontana del Moro) Erromako Piazza Navonan dagoen eskultura ezaguna da. Moroa (edo afrikar bat) dago erdian eta honek ematen dio izena.
Ezaugarriak
Giacomo della Porta arkitektoak diseinatu zuen 1575 urtean inguruan lau tritoi zituen iturria. Gian Lorenzo Berninik moroaren eskultura gehitu zion 1653an. Horrela esaten zaion arren badirudi Neptunoren eskultura bat izan zitekeela, enparantzaren beste aldean dagoen iturriaren gisakoa.
1874an iturria berriztu zen eta jatorrizko eskulturen ordez kopiak ezarri ziren bertan. Orijinalak Galleria Borghese museoan daude ikusgai.
Kanpo estekak
- Datuak: Q1435824
- Multimedia: Fontana del Moro (Rome) / Q1435824