Miyuki Okabe

Miyuki Okabe
Bizitza
JaiotzaCascavel, 1972ko otsailaren 21a (52 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Eneko Etxebarrieta
Jarduerak
Jarduerakingeniaria eta abenturazalea

Miyuki Okabe (Cascavel, Parana, 1972ko otsailaren 21a-) telekomunikazio ingeniari elektronikoa eta abenturazale brasildarra da, guraso japoniarrak dituena.

Lehen munduko itzulia

Ezaguna da batez ere Eneko Etxebarrieta gasteiztarrarekin batera horrek 1999an hasitako munduko itzulia bizikletaz 2002an amaitu zuelako. Bidaian bertan elkar ezagutu zuten, eta elkarrekin Euskal Herriratu ziren. Handik gutxira ezkondu ziren, eta bigarren munduko itzuli bat, elkarrekin eta tandem batean egitea erabaki zuten luze baino lehen.

Bigarren mundu-itzulia

2005ean bikoteak bigarren munduko itzuliari ekin zion, 2015 arte luzatu nahi zutena. Abentura handia izateaz gain, egitasmoak osagai pedagogikoak eta kooperazio arlokoak ere zituen. Izan ere, Miyuki eta Eneko NBE eta UNICEF erakundeekin elkarlanean zebiltzan, Millenium Development Goals izeneko programarekin.

Ikus, gainera

Kanpo loturak

  • (Gaztelaniaz) "Acercando el mundo" webgunea
  • (Ingelesez) "Millenium DEvelopment Goals" NBEren webgunean
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12263738
  • Wd Datuak: Q12263738