Mirogoj hilerria

Mirogoj hilerria
Mirogoj
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Kroazia
Town in CroatiaZagreb
Districts of ZagrebGornji Grad–Medveščak
Koordenatuak45°50′08″N 15°59′04″E / 45.83569°N 15.98444°E / 45.83569; 15.98444
Map
Historia eta erabilera
Erabakiak hartzea 1872
Erosketen kudeaketa 1873
Inaugurazioa1876ko azaroaren 6a
JabeaZagreb
Arkitektura
ArkitektoaHermann Bollé (en) Itzuli
EstiloaArkitektura historizista
Azalera72,4 ha
Ondarea
Z-1526
Webgune ofiziala

Mirogoj hilerria (kroazieraz: Mirogoj) hilerri parkea da, Zagreb hirian, Kroaziako eta Europa garrantzitsuenetariko bat da. Benetako kaleko museoa da eta turistentzat derrigorrezko bisita.

Ezaugarriak

Hilerria Medvednica mendiaren magalean egina dago, Zagrebeko erdigunetik lau kilometrotara. 28.000 m²ko zabalera du eta bertan Kroaziako pertsonalitate nagusiak daude lurperatuta. Hilerri honetan talde erlijioso askotariko pertsonak lurperatuta daude: kristauak, ortodoxoak, musulmanak, protestanteak, agnostikoak... Hilerria inguratzen duten arkupetan kroaziar ospetsuen hilobiak ikus daitezke. Hilerria 1876an eraiki zuten, Ljudevit Gaj hizkuntzalariaren lurretan. Hermann Bollé arkitektoak eraikuntza nagusia diseinatu zuen. Arkupeen, elizaren eta kupulen eraikuntza 1879n hasi ziren. Lanak 1929an bukatu ziren. Hilobi asko eskultore ospetsuen lanak dira, besteak beste, Edo Murtić, Ivan Meštrović, Markus Sutej, Antun Filipović...

Lurperatutako pertsonalitateak

  • Zlatko Baloković - biolin-jotzailea
  • Hermann Bollé - arkitektoa
  • Ivana Brlić-Mažuranić - idazlea
  • Julio Deutsch - arkitektoa
  • Janko Drašković - aitoren seme kroaziarra, erreformatzailea eta idazlea
  • Hugo Ehrlich - arkitektoa
  • Hosea Jacobi - Zagrebeko errabinoa
  • Miroslav Krleža - idazlea
  • Oton Kučera - astronomoa
  • Svetozar Kurepa - matematikaria
  • Edo Murtić - margolaria
  • Vladimir Nazor - idazlea Kroaziako lehenengo Presidentea
  • Dražen Petrović
  • Vladimir Prelog - Nobel saria jaso zuen - kimikaria
  • Petar Preradović - poeta
  • August Šenoa - idazlea
  • Franjo Tuđman - Kroaziako Errepublikaren Lehenengo Lehendakaria.
  • Ljudevit Gaj - Iliriar Mugimendu abertzalearen sortzailetariko bat.

Galeria

  • Faszismoak eragindako 119 hildakoei.
    Faszismoak eragindako 119 hildakoei.
  • Zagrebeko heroiei eskainitako mausoleoa.
    Zagrebeko heroiei eskainitako mausoleoa.
  • Lehen Mundu Gerran hildakoen monumentua.
    Lehen Mundu Gerran hildakoen monumentua.
  • Mirogoj hilerriaren arkupe bat.
    Mirogoj hilerriaren arkupe bat.
  • Hilerriaren galeria.
    Hilerriaren galeria.
  • Partisanoen hilobiak.
    Partisanoen hilobiak.

Kanpo estekak

  • (Ingelesez) Mirogoj Cemetery at Association of Significant Cemeteries in Europe webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1262136
  • Commonscat Multimedia: Mirogoj Cemetery / Q1262136

  • Wd Datuak: Q1262136
  • Commonscat Multimedia: Mirogoj Cemetery / Q1262136