Mikheil Saakaxvili

Artikulu honek erreferentziak behar ditu.
Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu.
Mikheil Saakaxvili

Irudi gehiago
Governor of Odesa Oblast (en) Itzuli

2015eko maiatzaren 30a - 2016ko azaroaren 9a
Ihor Palytsia (en) Itzuli - Maksym Stepanov (en) Itzuli

3. Georgiako presidente

2008ko urtarrilaren 20a - 2013ko azaroaren 17a
← Nino Burjanadze - Giorgi Margvelaxvili →

Georgiako Lehen Ministroa

2005eko otsailaren 3a - 2005eko otsailaren 17a
Minister of Justice (en) Itzuli

2000ko urriaren 12a - 2001eko irailaren 19a
Joni Khetsuriani (en) Itzuli - Roland Giligashvili (en) Itzuli

Europako Kontseiluko Batzar Parlamentarioko Ordezkaria

1999ko apirilaren 26a - 2001eko urtarrilaren 22a
Special Guest of the Parliamentary Assembly of the Council of Europe (en) Itzuli

1996ko ekainaren 24a - 1999ko apirilaren 26a

Member of the Parliament of Georgia (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaTbilisi1967ko abenduaren 21a (56 urte)
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna  (1967ko abenduaren 21a -  1991ko abenduaren 25a)
 Georgia  (1991ko abenduaren 25a -  2015eko maiatzaren 29a)
 Ukraina  (2015eko maiatzaren 30a -  2017ko uztailaren 26a)
baliorik ez  (2017ko uztailaren 27a -  2019ko maiatza)
 Ukraina  (2019ko maiatza -
Lehen hizkuntzageorgiera
Familia
AmaGiuli Alasania
Ezkontidea(k)Sandra Roelofs  (1993 -
Hezkuntza
HeziketaGeorge Washington University Law School (en) Itzuli
Miamiko Unibertsitatea
Columbia Unibertsitatea
George Washington University (en) Itzuli
The Hague Academy of International Law (en) Itzuli
Institute of International Relations of Taras Shevchenko National University of Kyiv (en) Itzuli 1992)
Estrasburgoko Unibertsitatea
Columbia Law School (en) Itzuli
Europar Unibertsitate Institutua
Hezkuntza-mailaZuzenbidean Masterra
Hizkuntzakgeorgiera
errusiera
ingelesa
ukrainera
frantsesa
Jarduerak
Jardueraklegelaria, politikaria, abokatua eta telebista aurkezlea
Parte-hartzailea
  • Euromaidan
    World Economic Forum Annual Meeting 2004 (en) Itzuli
    Visiting Dmitry Gordon (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)Tufts Unibertsitatea
Jasotako sariak
ikusi
  • Cross of Recognition Cross of Recognition
    Order of the Badge of Honour Order of the Badge of Honour
    Hiru Izarren Ordena, 1. klasea Hiru Izarren Ordena, 1. klasea
    Order of the Republic Order of the Republic
    Knight Grand Cross with Collar of the Order of Merit Knight Grand Cross with Collar of the Order of Merit
    Collar of the Order of the Cross of Terra Mariana Collar of the Order of the Cross of Terra Mariana
    Grand Cross of the Order of Merit of the Republic of Poland Grand Cross of the Order of Merit of the Republic of Poland
    Order of the Republic of Serbia Order of the Republic of Serbia
    Ohorezko Legioko gurutze handia Ohorezko Legioko gurutze handia
    medal of 25 years of Ukrainian independence medal of 25 years of Ukrainian independence
    Medal "10 years of Astana" Medal "10 years of Astana"
    honorary doctorate of Taras Shevchenko National University of Kyiv
    Order of the Three Stars Order of the Three Stars
    Order of the Cross of Terra Mariana Order of the Cross of Terra Mariana
    Order of Merit of the Republic of Poland Order of Merit of the Republic of Poland
    Order pro Merito Melitensi Order pro Merito Melitensi
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaGeorgiako Eliza Ortodoxo eta Apostolikoa
Alderdi politikoaUnited National Movement (en) Itzuli
Movement of New Forces (en) Itzuli
Union of Citizens of Georgia (en) Itzuli

saakashvilimikheil.com
IMDB: nm1496315 Facebook: SaakashviliMikheil Twitter: SaakashviliM Instagram: saakashvilim Youtube: UC5s8uAm1UgUetX3exGGDZCw Flickr: saakashvilimikheil Edit the value on Wikidata

Mikheil Saakaxvili (georgieraz: მიხეილ სააკაშვილი; Tbilisi, 1967ko abenduaren 21a - ) Georgiako eta Ukrainako politikaria da.

Georgiako ibilbidea

Georgiako Batasun Nazionaleko Mugimenduaren Alderdiaren buruzagia izan zen, eta 2004tik 2012ra Georgiako lehendakari izan zen.

1995an hasi zen politika nazionalean lanean eta 2004ko urtarrilak 25 bilakatu zen herrialdeko lehendakari, 2003an Larrosen Iraultza gertatu ondoren Eduard Xevardnadzek kargua utzi zuelako. Saakaxvilirekin batera bere aliatuak ziren Nino Burjanadze eta Zurab Zhvaniak gidatu zuten iraultza hori. 2008ko urtarrilaren 5ean berriro hautatu zuten presidente. NATOren eta Europaren aldeko politikaria da. 2010ean %67ko aprobazio tasa zuen, nahiz eta hainbat kritika izan ziten iruzurrak direla eta.

2012ko urriaren 2an Saakaxvilik hauteskundetan galdu zuela onartu zuen, Bidzina Ivanixviliren aurka aurreko egunean egindako hauteskundetan. 2013ko lehendakaritzarako hauteskundeetan aurkeztea eragotzi zioten bertako auzitegiek, eta handik gutxira Georgia utzi egin zuen. Estatu Batuetan hasi zen bizitzen, baina handik gutxira Ukrainan hartu zuen bizilekua.

Ukrainako ibilbidea

2014ko Ukrainako Euromaidan mugimenduaren alde sutsu agertu zen Saakaxvili. Mugimendu horren aldekoek Viktor Janukovitx lehendakaritzatik botatzea lortu zuten, eta Errusiarekin etsaitu zen erregimena ezarri zuten Ukrainan, Petro Poroxenko presidente berria izendatu zutelarik. Poroxenkok aholkulari postu bat eskaini zion Saakaxviliri 2015eko otsailean, eta 2015eko maiatzean, Odesako Oblast edo eskualdeko gobernadore izendatu zuen, ukrainar nazionalitatea eman eta biharamunean.

2016an etsaitu egin zen Poroxenkorekin, ordura arteko bere babeslearekin. Ustelkeria salatu zuen Saakaxvili, Poroxenko erruduntzat joaz, eta alderdi politiko ukrainar bat sortzeko asmoa adierazi zuen. 2016ko azaroan Odesako gobernadore izateari utzi zion, eta 2017an Poroxenkok nazionalitate ukrainarra kendu zion. Praktikan, aberrigabea bihurtu zen orduan, Georgiako nazionalitatea ere galdua baitzuen artean.

Nazionalitate ukrainarra galdurik, Polonian jarri zen bizitzen, baina Ukrainara itzultzeko saiakera publiko parea egin zituen 2017an (hedabideak deiturik, muga publikoki gainditzeko). Legez kanpo Ukrainara sartzeagatik atxilotu zuten azkenean, eta 2018ko otsailean Poloniara deportatu zuten. Handik gutxira, Herbehereetan jarri zen bizitzen, familiarekin batzeko baimen batekin (emaztea holandarra du).





































Kanpo estekak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mikheil Saakaxvili Aldatu lotura Wikidatan
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q43330
  • Commonscat Multimedia: Mikheil Saakashvili / Q43330

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 78139279
  • ISNI: 0000000114488543
  • BNF: 159629269 (data)
  • GND: 131355112
  • LCCN: n2002059849
  • NKC: js20060804026
  • SUDOC: 129594555
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q43330
  • Commonscat Multimedia: Mikheil Saakashvili / Q43330