Miguel Bonasso

Miguel Bonasso

Irudi gehiago
Argentinako diputatua

Bizitza
JaiotzaBuenos Aires, 1940ko maiatzaren 17a (83 urte)
Herrialdea Argentina
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, politikaria eta idazlea
Lantokia(k)Buenos Aires
Jasotako sariak
ikusi
  • José María Arguedas Prize  (2002)
KidetzaJusticialist Party (en) Itzuli

Miguel Bonasso (Buenos Aires, 1940ko maiatzaren 17a -) idazle, kazetari eta politikari argentinarra da.

Biografia

Karmentxu bere ama euskal jatorrikoa zen, 1936ko gerragatik Euskal Herritik alde egin behar izan zuena.

Kazetari

Bere kazetaritza-ibilbidea hamazortzi urterekin hasi zuen Leoplán astekarian; harrezkero Análisis, Bernardo Neustadten Extra[1] eta Semana Gráfica aldizkarietako erredakzioburua izan zen.

La Opinión goizeko egunkariko erredakzioaren idazkaria eta Montoneros taldearen Noticias egunkariko zuzendaria izan zen.

Hastapenak politikan

1970eko hamarkadaren hasieran Montoneros taldean sartu zen; bertan prentsa arduretan lan egin zuen eta Rodolfo Walsh eta Juan Gelmanekin batera "sektore politiko" deitu zenean lerrokatu zen, ekintza armatuak lehenesten zituen Firmenich eta Roberto Perdíaren sektorearekin lehian zebilena. 1972an Frente Justicialista de Liberación Nacional (FREJULI) alderdi koalizioko prentsaburu aukeratu zuten, peronismoak bltzatutako koalizioak 1973ko martxoaren 11ko presidentetzarako hauteskundeak irabazi zituen (botoen % 49,5) Héctor José Cámpora eta Vicente Solano Limaren hautagaitzarekin.

Hamazortzi urtez debekatuta egon eta gero peronismoa gubernura itzultzen zen hauteskunde hauen ostean 'Bonassok Cámporaren prentsa-idazkaritzan parte hartu zuen eta aldi berean Montoneroek bultzatutako Noticias egunkariaren sortzaileetakoa izan zen, Rodolfo Walsh bere "maisua" eta Paco Urondo lagunarekin batera. Alianza Anticomunista Argentina ("A Hirukoitza") eskuin muturreko talde parapolizialaren erasoaren eta bere kazetarien kontrako mehatxu ugarien ostean egunkaria 1974ko abuztuan itxi zuten, María Estela Martínez de Perónek sinatutako dekretuaren bidez.

Erbestean

A Hirukoitzak mehatxatua eta diktadura militarrak jazarria, 1977 arte klandestinitatean bizi izan zen Argentinan bertan; urte horretan erbestera jo behar izan zuen. Mexikora joan eta han Montoneroen prentsa-idazkaritza hartu zuen.

Erromara joan eta taldeko Kontseilu Nagusian sartu zen; bertan gazteria peronistaren ekimen politikoen lehenestea defendatu zuen, ekimen armatuan oinarritutako "Kontraofentsiba" delakoarekin ados ez zegoela. Horrek taldetik aldentzea ekarri zuen.

Diputatu

2003ko abuztuan Partido de la Revolución Democrática (PRD) alderdiaren izenean diputatu nazional aukeratu zuten. 2007an Aníbal Ibarra eta Carlos Hellerrekin batera Diálogo por Buenos Aires gunea sortu zuen eta urte horretako urrian Cristina Fernándezen presidentetzarako hautagaitza babestu eta beste behin ere diputatu hautatu zuten.

Denbora laburra pasatu eta gero gobernuari bere laguntza erretiratu zion glaziarrrak babesteko legeak jaso zuen betoaren ostean. 2010ean Fernando Pino Solanas buru zuen Proyecto Sur mugimenduan sartu zen.

Lanak

  • Recuerdo de la muerte (1984; Euskal Herrian Txalapartak argitaratua) liburuak ESMAn gertatutako krimenak ditu aipagai; 1988an Rodolfo Walsh Saria irabazi zuen, gaitzat krimena duten testigantza-eleberrien kategorian.
  • La memoria donde ardía (1990; Txalapartaren edizioa: 1992) bere lehen fikziozko eleberria izan zen.
  • El presidente que no fue (1997); Héctor Cámporaren biografia eta honek Perónekin 1971etik 1973ra izan zuen eskutitz trukaketa sekretua.
  • Evita: la tumba sin paz dokumentalaren gidoia, Tristán Bauerrekin batera; 1997.
  • Don Alfredo (1999), José Luis Cabezas kazetariaren hilketan inplikatutako Alfredo Yabrán enpresaburuaren biografia del empresario argentino; Rodolfo Walsh Saria.
  • Diario de un clandestino (2000; Txalapartarena: 2003).
  • El palacio y la calle (2002), 2001eko Argentinazo delakoari buruzko ikerketa.
  • Iluminados por el fuego (2005, Tristán Bauer) Hego Atlantikoko Gerrari buruzko filmaren gidoian lagundu zuen.
  • La venganza de los patriotas (2010); Ameriketako independentziaren historia jorratzen du.
  • El Mal. El modelo K y la Barrick Gold. Amos y Servidores en el saqueo de la Argentina. (2011), politikari eta enpresa-talde handien arteko loturez.

Bibliografia

  • Soldados de Perón. Los Montoneros. Gillespie, Richard, Grijalbo. ISBN 950-28-0236-5.

Erreferentziak

  1. Anguita eta Caparrós: La Voluntad, I liburukia.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • Miguel Bonasso y la prensa de Montoneros YouTuben.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q11692638
  • Commonscat Multimedia: Miguel Bonasso / Q11692638

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 29553143
  • ISNI: 0000000108831632
  • BNA: 000038481
  • BNE: XX1077925
  • BNF: 12052323f (data)
  • GND: 105649817X
  • LCCN: n84239864
  • SUDOC: 028751639
  • Directorio Legislativo: 92970
  • Wd Datuak: Q11692638
  • Commonscat Multimedia: Miguel Bonasso / Q11692638