YouTube

YouTube
Broadcast Yourself
Datuak
Izen laburraYT
Motabideo emankizun zerbitzua, bideoak ostatatzeko zerbitzua, user-generated content platform (en) Itzuli eta online community (en) Itzuli
Jarduera sektoreaInternet industry (en) Itzuli eta bideoak ostatatzeko zerbitzua
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Jarduera
Enplegatuak2.000 (2019)
Erabilitako hizkuntzaeleaniztun
Ekoizpena
bideoak ostatatzeko zerbitzu eta streaming
Agintea
Zuzendari exekutiboaNeal Mohan (en) Itzuli
Osatuta
YouTube channel (en) Itzuli
JabeaYouTube LLC eta Google
Historia
Sorrera2005eko otsailaren 14a
Sortzailea
Steve Chen (YouTube)
Jawed Karim
Chad Hurley (en) Itzuli
Jasotako sariak
Peabody Awards  (2008)
webgune ofiziala
IMDB: co0202446 Facebook: youtube Twitter: YouTube Instagram: youtube Youtube: UCBR8-60-B28hp2BmDPdntcQ Pinterest: YouTube TikTok: youtube GitHub: youtube Edit the value on Wikidata

Youtube interneten bidez bideo digitalak partekatzeko aukera ematen duen webgunea da.

PayPal enpresan aritutako Chad Hurley, Steve Chen eta Jawed Karim langileek 2005. urteko otsailean sortu zuten, baina Google enpresa haren jabe da, 2006ko urriaren 10ean 1.650 milioi dolarretan erosi zuenetik.

YouTubek Adobe Flash formatua erabiltzen du bere edukia eskaintzeko. Bideoak bertan jartzea oso erraza denez, Video Googleren antzera, fama handia du. YouTuberen barruan mota askotako bideoak aurki daitezke. Nahiz eta copyright duten bideoak jartzeko arauak egon, telebistako saioak, filmak, musika bideoak eta bestelako materiala daude. YouTubeko bideoetarako loturak blog eta web orri pertsonaletan jar daitezke, APIak erabiliz.

Fundazioa (2005)

Chad Hurley, Steve Chen eta Jawed Karim dira Youtuberen sortzaileak, Paypal-en lanean ari zirela sortu zuten. Paypalen lan egiteko, Hurleyek Pennsylvaniako Indiana unibertsitatean diseinua ikasi zuen. Chenek eta Karimek ikerketa bat egin zuten batera Illinois unibertsitatean. YouTuberen hasierako egoitza San Mateon izan zen, Kalifornian, pizzeria eta japoniar jatetxe baten gainean.

“YouTube.com” domeinuaren izena 2005eko otsailaren 14an aktibatu, eta 2005 apirilaren 23an bideoak kargatzeko aukera sartu zuten. Lehenengo YouTube bideoa “Me at the zoo” izenarekin ezagutzen da, 2005eko apirilaren 23an kargatu zena. Bideo horren sortzailea Jawed Karim da eta San Diegoko Zooan grabatua da.

Hasiera batean YouTube garaje batean egindako bulego bat zen, baina 2005eko azaroan, Sequoia Capital konpainiak 3.000 milioi dolar inbertitu zituen eta Roelof Botha (enpresako bazkidea eta PayPal-eko zuzendari nagusia) YouTubeko zuzendaritza batzordean sartu zen. 2006ko apirilean, Sequoia eta Artis Capital Management enpresak 8 milioi euro inbertitu zituen, lehenengo hilabetetan hazkunde nabarmena izan zuen eta.

Hazkundea (2006)

2006ko udan, YouTube munduko Web azkarrenetarikoa zen, 65.000 bideo baino gehiago zituela. Guneko bideoek uztailean eguneko 100 milioi bisita zituzten bataz beste. Webguneak hilean 20 milioi bisitari izan ditu bataz beste Nielsen / NetRatings arabera; bisitarien artean %44 emakumezkoak ziren eta %56 gizonezkoak. 12 eta 17 urte bitarteko adineko taldea zen nagusi. Hitwise.com webgunearen arabera, YouTubek Erresuma Batuko bideo merkatuaren %64a lortu zuen.

2006ko ekainean NBC-rekin marketin eta publizitatearekin lankidetzan sartu zen YouTube.

Googlelek erosi (2006)

2006ko urriaren 9an iragarri zuten Googlelek konpainia erosiko zuela 1.65 milioi dolarrengatik. Google eta YouTuberen arteko akordioa hiru hitzarmenen bitartez egin zen, komunikabide-enpresekin batera, copyright-urratzen auziak saihesteko ahaleginean. YouTubek era independentean jarduten du Googlelen, bere fundatzaileekin eta 68 langileekin batera.

Hedabidearen inpaktua

YouTubek inpaktu handia izan du gizartean; horren froga da 2006ko azaroan Time aldizkariak 'Person of the Year' izendatu izana. Saria, urte horretako asmakizunik garrantzitsuena izateagatik jaso zuen. Hortik aurrera, hedabidearen ospea gero eta altuagoa izan da, ataria sareko ezagun eta erabilienetakoa bihurtuz. PC World aldizkariak ere, bederatzigarren postua eman zion Top 10 produktuen artean.

Era askotako fenomenoen zabaltzerako erabiltzen da Youtube. Musikaren multinazional handiek promoziorako baliatzen dute, adibidez. Artistek ez ezik, politikariek ere baliatu izan dute herrialde askotan zentsuratua izan den hedabidea -Txina, Saudi Arabia, Tailandia zein Alemania eta Erresuma Batuan-. Hauteskunde-kanpainetan, politikarien erdigunea bilakatzen da eztabaida eta diskurtsoetarako. Horren adibide da Citizen Tube, non politikariek bere proposamenak eta iruzkinak adierazten dituzten bideo-blogetan. Modu berdintsuan, Europako Batzordeak espazio bat abiarazi du YouTuberen barruan herritarrekin komunikatzeko.

Youtuben hizkuntza hautatzea posiblea den arren, bideorik ikusienak eta joerak agertzeko orduan herrialdeka sailkatzen da ataria eta, beraz, errazagoa da mundu mailako datuak ezagutzea haren inpaktua neurtzeko.

Hedapen jarraitua (2007-2013)

Kalkukuen arabera, 2007an, YouTubek Internetek 2000. urtean kontsumitu zuen beste banda zabala kontsumitu zuen.

2007an sortu ziren YouTube Sariak. Hauetan aurreko urteko plataformako bideo onenak saritzen dira, erabiltzaileen aitorpenen arabera erabakiak.

Youtubek politikari eta herritarren arteko distantziak txikiagotzeko ekarpena ere egin du. 2007an, adibidez, Ameriketako Estatu Batuetako presidentetzarako hauteskunde debateetan, herritarrek hautagaientzako galderak bidali zitzaketen Youtuben bidez.

2008ko azaroan, YouTube-k MGM, Lions Gate Entertainment eta CBS-rekin hitzarmena egin zuen. Akordio honen arabera, konpainia hauek filmak eta telesailetako kapituluak Youtubera osorik gehitzeko aukera izango zuten, iragarkiz lagundurik, AEBtako ikusleentzako eskuragarri egongo zen "Ikuskizunak" atalean. Akordio hau Hulu eta antzerako webguneekin lehia sortzeko mugimendu gisa ulertu zen, hauek NBC, Fox eta Disney-ren edukiak baitzituzten.

YouTubek Peabody Saria jaso zuen 2008an.

2009ko hasieran, YouTube-k “www.youtube-nocookie.com” domeinua erregistratu zuen Ameriketako Estatu Batuetako gobernu federalen webguneetan txertatutako bideoetarako. Urte bereko azaroan, YouTube-k "Ikuskizunak" izeneko bertsio bat abiarazi zuen Erresuma Batuko ikusleentzat eskuragarri zegoena eta 60 bat lagun baino gehiagoko 4.000 ikuskizun baino gehiago eskaintzen zituena.

2010eko urtarrilean, YouTubek lineako filmen alokairurako zerbitzu bat aurkeztu zuen, gaur egun ere aktibo mantentzen dena, AEBetan, Kanadan eta Erresuma Batuan dauden erabiltzaileentzat bakarrik. Zerbitzuak 6.000 film baino gehiago eskaintzen ditu. 2010eko martxoan, YouTube-k hainbat eduki zuzenean erreproduzitu zituen, besteak beste, Indian Premier League-ko edukia. YouTube-ren arabera, hau da lehen mailako kirol-ekitaldi garrantzitsuena.

2010eko martxoaren 31n, YouTube-k diseinu berria jarri zuen abian, interfazea erraztu eta erabiltzaileek webgunean denbora gehiago pasatzeko helburuarekin. Google-ren produktuen kudeatzaile zen Shiva Rajaraman-ek iruzkindu zuen: "Unean uste izan genuen atzera pausua zela eta ezabatu behar genuela." 2010eko maiatzean, Youtubeko bideoak egunean bi mila milioi aldiz ikusten ziren. Kopuru honek gorantz egin zuen, 2011ko maiatzean hiru mila milioitara eta 2012ko urtarrilean lau mila milioitara iritsiz.

2010eko maiatzean, merkatu ikerketarako comScore enpresak argitaratutako datuen arabera, YouTube Ameriketako Estatu Batuetan online bidezko hornitzaile nagusiena bilakatu zen. 2010eko urrian, Hurleyk iragarri zuen YouTube-ko zuzendari nagusi kargua utzi eta aholkulari gisa arituko zela; konpainiaren zuzendari postua Salar Kamangar-en esku geratu zen.

James Zern YouTubeko software ingeniariak 2011ko apirilean azaldu zuen webguneak zituen ikustaldien %99a bideoen %30etik zetorrela.

2012an YouTubek azaldu zuen minutuero gutxi gorabehera 60 ordu bideo igotzen zirela eta hauen hiru laurdenak Ameriketako Estatu Batuetatik kanpo zetozela.

2010etik gaur egunera arte Alexak, webgune bisitatuen zerrendan hirugarren postuan kokatzen du YouTube, Facebook eta Googleren atzetik.

2012. urtean AEBetako hauteskunde eztabaidako mahai ingurua zuzenean eskaini zuen YouTubek, ABC News-ekin kidetu behar izan zen proiektu hau aurrera eramateko. Abenduaren 4an bere berdiseinua eta maketazio berria kaleratu zuen, mugikorretako App-en antzekoa izateko. Abenduaren 21ean Hego Koreago PSY abeslariaren Gangma Style abestiaren bideoklipa 1 mila milioi ikustaldi lortu zituen lehenengo bideoa bihurtu zen.

Internazionalizazioa

2007ko ekainaren 19an Googleko kontseilari Eric E. Schmidt-ek hedabidearen lokalizazio sistema berria argitaratu zuen. Orduz geroztik, interfazea AEBetan eta 42 herrietako bertsioetan dago erabilgarri. Ingelesa lehenetsitako hizkuntza bezala egon arren, 76 hizkuntza daude guztira.  IP helbidean oinarrituz Youtuberen interfazea zein hizkuntzatan jarri iradokitzen dio erabiltzaileari. Hala ere, bideo batzuk ez daude ikusgai guztiontzat egile-eskubide edo herri batzuetan jasaten dituzten murrizketengatik. Eduki desegokia sartzeagatik ere bideoak blokeatzen ditu.

Herrialdeak YouTube lokalizazioarekin
Herrialdea Hizkuntza(k) Sortze-Data
AEB Ingelesa Otsailak 15, 2005
Brasil Portugesa Ekainak 19, 2007
Frantzia Frantsesa eta Euskara Ekainak 19, 2007
Irlanda Ingelesa Ekainak 19, 2007
Italia Italiera Ekainak 19, 2007
Japonia Japoniera Ekainak 19, 2007
Herbehereak Holandarra Ekainak 19, 2007
Polonia Poloniera Ekainak 19, 2007
Espainia Gaztelera, Galiziera, Euskara eta Katalana Ekainak 19, 2007
Erresuma Batua Ingelesa Ekainak 19, 2007
Mexiko Gaztelera Urriak 11, 2007
Hong Kong Txinera eta Ingelesa Urriak 17, 2007
Taiwan Txinera Urriak 18, 2007
Australia Ingelesa Urriak 22, 2007
Zeelanda Berria Ingelesa Urriak 22, 2007
Kanada Frantsesa eta Ingelesa Azaroak 6, 2007
Alemania Alemanera Azaroak 8, 2007
Errusia Errusiera Azaroak 13, 2007
Hegoaldeko Korea Koreera Urtarrilak 23, 2008
India Hindi, Bengalera, Ingelesa, Gujarati, Kannada, Malayalam, Marathi, Tamil, Telugu eta Urdu Maiatzak 7, 2008
Israel Hebreera Irailak 16, 2008
Txekiar Errepublika Txekiera Urriak 9, 2008
Suedia Suediera Urriak 22, 2008
Hegoaldeko Afrika Afrikaans, Zulu, eta ingelesa Maiatzak 17, 2010
Argentina Gaztelania Irailak 8, 2010
Algeria Frantsesa eta Arabiera Martxoak 9, 2011
Egipto Arabiera Martxoak 9, 2011
Jordania Arabiera Martxoak 9, 2011
Maroko Frantsesa eta Arabiera Martxoak 9, 2011
Saudi Arabia Arabiera Martxoak 9, 2011
Tunisia Frantsesa eta Arabiera Martxoak 9, 2011
Yemen Arabiera Martxoak 9, 2011
Kenya Swahili eta Ingelesa Irailak 1, 2011
Filipinak Filipinera, eta Ingelesa Urriak 13, 2011
Singapur Ingelesa, Malaysiera, Txinera, eta Tamil Urriak 20, 2011
Belgika Frantsesa, Daniera, eta Alemanera Azaroak 16, 2011
Kolonbia Gaztelania Azaroak 30, 2011
Ekuador Gaztelania Abenduak 1, 2011
Uganda Ingelesa Abenduak 2, 2011
Nigeria Ingelesa Abenduak 7, 2011
Txile Gaztelania Urtarrilak 20, 2012
Hungaria Hungariera Otsailak 29, 2012
Malaysia Malaysiera, eta Ingelesa Martxoak 22, 2012
Peru Gaztelania Martxoak 25, 2012
Arabiar Emirerri Batuak Arabiera, eta Ingelesa Apirilak 1, 2012
Grezia Greko Maiatzak 1, 2012
Indonesia Indonesiar, eta Ingelesa Maiatzak 17, 2012
Ghana Ingelesa Ekainak 5, 2012
Senegal Frantsesa eta Ingelesa Uztailak 4, 2012
Turkia Turkiera Urriak 1, 2012
Ukraina Ukrainera Abenduak 13, 2012
Danimarka Daniera Otsailak 1, 2013
Finlandia Finlandiera, eta Suediera Otsailak 1, 2013
Norvegia Norvegiera Otsailak 1, 2013
Suitza Alemanera, Frantsesa, eta Italiera Martxoak 29, 2013
Austria Alemanera Martxoak 29, 2013
Errumania Errumaniera Apirilak 18, 2013
Portugal Portugesa Apirilak 25, 2013
Eslovakia Eslovakiera Apirilak 25, 2013
Bahrain Arabiera Abuztuak 16, 2013
Kuwait Arabiera Abuztuak 16, 2013
Oman Arabiera Abuztuak 16, 2013
Qatar Arabiera Abuztuak 16, 2013
Bosnia-Herzegovina Bosniera, Kroaziera eta Serbiera Martxoak 17, 2014
Bulgaria Kroaziera Martxoak 17, 2014
Kroazia Kroaziera Martxoak 17, 2014
Estonia Estoniera Martxoak 17, 2014
Letonia Letoniera Martxoak 17, 2014
Lituania Lituaniera Martxoak 17, 2014
Mazedonia Mazedoniera, Serbiar, eta Turkiar Martxoak 17, 2014
Montenegro Serbiar, eta Kroaziera Martxoak 17, 2014
Serbia Serbiar Martxoak 17, 2014
Eslovenia Esloveniera Martxoak 17, 2014
Thailandia Thailandiera Apirilak 1, 2014
Libano Arabiera Maiatzak 1, 2014
Puerto Rico Gaztelania, eta Ingelesa Abuztuak 23, 2014
Islandia Islandiera ?, 2014
Luxenburgo Frantsesa eta Alemania ?, 2014
Vietnam Vietnamera Urriak 1, 2014
Libia Arabiera Otsailak 1, 2015
Tanzania Swahili, eta Ingelesa Ekainak 2, 2015
Zimbabwe Ingelesa Ekainak 2, 2015
Azerbaijan Azerbaijani Urriak 12, 2015
Bielorrusia Errusiera Urriak 12, 2015
Georgia Georgiera Urriak 12, 2015
Kazakhstan Kazakhera Urriak 12, 2015
  Nepal Nepalera Urtarrilak 12, 2016
Pakistan Urdu, eta Ingelesa Urtarrilak 12, 2016
Sri Lanka Sinhala, eta Tamil Urtarrilak 12, 2016
Irak Arabiera ?, 2016
Jamaika Ingelesa ?, 2016
Txina Txinera ?, 2017

Guztira, gutxienez 24 herrialdek blokeatu izan dute YouTube iraganean (Saudi Arabia, Bangladés, Txinako Herri Errepublika, Pakistan, Thailandia, Turkia…). Erresuma Batuan eta Alemanian adibidez, YouTube-ra igotzen ziren bideo musikal guztiak blokeatzea erabaki zuten egile-eskubideen elkarteekin arazoak ez izateko. Ipar Korean aldiz, ez dago sarbiderik interneterako zentsura erabatekoa delako.

YouTuberen berezitasunak

Bideoen bilaketaren inguruan

Tagei esker, bideoak errazago bila daitezke. Hala ere, YouTubeko bideoetan bakarrik oinarritzen da.

Google konpainiak erosi zuenez, Google Videoko bilaketetan YouTubeko bideoak ere aurki daitezke.

2007ko ekainean hizkuntza askotara itzuli zenez, nazioartekotasunerako pauso esanguratsua eman zuen.

Copyright

YouTubeko bideo askok jabetza-eskubidea dutenez, baten bat jabearen baimenik gabe igoz gero, ezabatu eginen da, jabeak halaxe eskatuta; halaber, bideoa jarri zuenaren kontua itxi eginen da.

YouTubek eskaintzen dituen aukerak

Bideoak ikusi

YouTubek ematen dituen aukeretako bat bideoak ikustea da. Hartarako, “Search” atalean bilatu nahi dena adierazi behar da eta ondoren, botoia sakatu. Ondoren, eskaerarekin bat datorren bideo sorta bat agertuko da. Bilatu nahi dena aukeratutakoan, haren estekan klik egin behar da, ikusteko. Ezer agertzen ez bada, berriz bilatu beharko da.

Bideoak sarean jarri

YouTubek, bideoak ikusteaz aparte, norberarenak ere sarean jartzeko aukera eskaintzen du. Horretarako, lehenik web-orrialdean izena eman behar da, “Sign Up” atalean: han eskatzen diren datuak betetakoan, “Log In” atalean sartu eta erabiltzaile-izena eta pasahitza idatzi behar dira.

Orrialdearen goiko aldean “Hello” + erabiltzailearen_izena agertzeak erabiltzailea ondo konektatuta dagoela adierazten du. Beraz, bideoak igotzen has gaitezke. Jarraian, “Upload Videos” atalean sartu behar da eta datuok gehitu:

  • Title: Bideoaren izenburua adieraziko da.
  • Description: Bideoari buruzko deskribapena idatziko da.
  • Tags: Bideoari jarriko zaion etiketa adieraziko da (bat baino gehiago jar daitezke).
  • Video Category: Bideoaren kategoria zein den adieraziko da.

Azkenik, aurreko pauso guztiak egindakoan, “Continue” (Segi) botoia sakatu behar da. Ondoren, bideoa non dagoen gordeta adieraziko da:

  • “Browse” botoia sakatu eta igo nahi den bideoa bilatuko da.
  • Bideoa aurkitutakoan, “Upload Video” botoia sakatu eta YouTubera igota dago.

Bideoak jaitsi

Bideoak deskargatzea beste aukeretako bat da. Bertan, URL helbidea da garrantzitsuena. Hartarako, bideoaren ondoan dagoen datu-sortan agertzen den URL helbidea jasoko dugu. Jarraian, bideoak jaisteko aukera ematen duten web-orriren batera joateko aukera dago, sarean asko baitaude. Zein erabiltzen den, web-orrialde bakoitzak eskatzen dituen pausoak bete behar dira.

Beste aukera batzuk

YouTubek eskaintzen dituen aukera erabilienak aurrekoak izan arren, beste batzuk ere badaude:

  • Favourite Videos atalean, berriro bilatzen ez aritzeko, gustuko bideoen zerrenda osa daiteke.
  • Playlists atalean, gai jakin bati buruzko bideoak sartu eta gero denak jarraian ikusteko aukera dago.
  • Video Comments atalean, bideoei buruzko iruzkinak egin daitezke.
  • Bideoren bat YouTuberen beste erabiltzaileren bati gomendatu nahi bazaio, Invite Friend aukera dakar.
  • Beste norbaiten gomendioa baldin bada, Received Videos atalean ikusiko dira.
  • Lagunak gonbidatu nahi badira, Invite More Friends atalera joko da.

Horrelako beste zenbait aukera aurki daitezke. Labur ikusteko, My Account atalera joan eta bertan ikusi ahal izango dira.

Bestelako informazioa

Hainbat hizkuntzaz erabiltzeko aukera

YouTubek 54 hizkuntzaz erabiltzeko aukera ematen du, euskara barne.

Bitxikeriak

  • Lehenengo bideoa: Me at the zoo Bertan Jared Karim ageri da, YouTuberen sortzaileetako bat, San Diegoko zoologikoan.
  • Bideo luzeena: L O N G E S T...vlog 432min (7h, 12min inguru) dirau.
  • Bideo ikusiena: PSY- GANGNAM STYLE

YouTuberen antzeko alternatibak

YouTubez gain, beste gune batzuek aukera berak eskaintzen dituzte:

  • Video Google.
  • Yahoo! Video.
  • MyVideo.
  • PeerTube.

Kanpo estekak

  • (Ingelesez) YouTube.com webgunea.
  • (Ingelesez) YouTuberen blog ofiziala.
  • (Ingelesez) TestTuberen orri nagusia.
  • (Gaztelaniaz) YouTube En Español, YouTube gaztelaniaz.
  • (Ingelesez) Jawed Karim, YouTubeko fundatzaileetako baten webgunea.
  • (Gaztelaniaz) Video Google, Video Googleren gaztelaniako webgunea.
  • (Gaztelaniaz) Yahoo! Video, Yahoo Videoren gaztelaniako webgunea.
  • (Alemanez) MyVideo webgunea.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q866
  • Commonscat Multimedia: YouTube / Q866

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 144469555
  • BNF: 155961009 (data)
  • CANTIC: a19231623
  • GND: 7597411-3
  • LCCN: n2007018166
  • NKC: ph659134
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q866
  • Commonscat Multimedia: YouTube / Q866