Miguel Bilbao Beraza

Miguel Bilbao Beraza
Bizitza
JaiotzaZumarraga, 1961 (62/63 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakmargolaria

Miguel Bilbao Beraza (Zumarraga, Gipuzkoa, 1961) gipuzkoar margolaria da.

Biografia

1990an serigrafia ikastaroa egin zuen Manuel Belloren eskutik, Donostiako Artelekun, eta Pintura ikastaroak ere egin zituen bertan. 1990an White Spirit talde erakusketan hartu zuen parte Donostiako San Telmo Museoan. 1994tik aurrera bakarkako erakusketa ugari egin du, bere jaioterrian eta inguruko herrietan zein Donostian, gehienbat. 1999an egin zuen Guraizeekin margotzen erakusketan bildu zituen bere azkeneko lanak.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12263561
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 01033/eu_b_3416/b3416
  • Wd Datuak: Q12263561