Mia Hansen-Løve

Mia Hansen-Løve

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaParis, 1981eko otsailaren 5a (43 urte)
Herrialdea Frantzia
Familia
AitaOle Hansen-Løve
AmaLaurence Hansen-Løve
Ezkontidea(k)Olivier Assayas  (2009 -
Anai-arrebak
ikusi
  • Sven Løve (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakzinema-kritikaria, film-zuzendaria, gidoilaria, aktorea eta errealizadorea
Parte-hartzailea
  • Tabakalera
Enplegatzailea(k)Cahiers du cinéma
Jasotako sariak
ikusi
  • Arte eta Letren zalduna Arte eta Letren zalduna
    Louis Delluc Prize  (2007) : All Is Forgiven (en) Itzuli
    Lumières Award for Best Screenplay  (2010) : Father of My Children (en) Itzuli
    Silver Bear for Best Director  (2016) : Things to Come (en) Itzuli
    Officer of Arts and Letters Officer of Arts and Letters  (2023ko maiatzaren 25a)

IMDB: nm0361135 Allocine: 101751 Rottentomatoes: celebrity/mia_hansen_love Allmovie: p264088 Metacritic: person/mia-hansen-love Edit the value on Wikidata

Mia Hansen-Løve (Paris, 1981eko otsailaren 5a ) zinema zuzendari, gidoilari eta aktore frantziarra da .

Ibilbidea

Hansen-Løveren gurasoak filosofia irakasle eta itzultzaile bat dira,. [1] Hansen-Løve abizena, Frantzian ezohikoa, aitona batengandik datorkio, daniarra baitzen. [2] 17 urte zituela institutuan antzerki-ikastaro batean ari zela [2] Olivier Assayas-ek zuzendutako Fin août, début septembre (1998) filmean parte hartu zuen. Gerora, Assayasekin kolaborazio gehiago egin zituen, eta zuzendari horrekin ezkondu zen.

Hansen-Løvek 2001etik Parisko Conservatoire d'art dramatiquen ikasi zuen eta, 2003an ikasketak utzi ondoren, bi urtez egin zuen lan Cahiers du cinéma-n zinema kritikari gisa.

Zuzendari gisa egin zuen debuta zineman 2003an Après mûre réflexion film laburra izan zen, 2004an estreinatu zena.

Honen ostean, 2007ko Cannesko Zinemaldian estreinatu eta sari eta izendapen ugari jaso zituen Tout est pardonné bere lehen film luzeak, tartean Caméra d'Or izendapena. Ondoren lehen film onenaren César saria eta Louis Delluc saria ere irabazi zituen film berarekin. Geroztik, karrera jarraitua izan du, eta besteak beste egindako lanen artean nabarmentzen dira:

  • Eden (2014), 1990eko hamarkada hasierako Parisko house musika eszena jorratu zuena, bere anaia Sven Hansen-Løve DJaren bizipenetan oinarrituta eta honen laguntzarekin idatzia gidoia.
  • Un beau matin (2022), ama gazte bakar baten inguruko film dramatikoa, Léa Seydoux protagonista duena.

«Esperientzia [...] da fikzioaren askatasunera iristeko abiapuntua», adierazi izan du Hansen-Løvek bere filmetako joera biografikoei dagokienez. [3]

Erreferentziak

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, alemanezko wikipediako «Mia Hansen-Løve» artikulutik itzulia izan da, 2023-07-13 data duen 235445942 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2023-07-13 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. Mia Hansen-Løve – Sa biographie. allocine.fr
  2. a b Judy MacMahon: Interview: Mia Hansen-Løve – Réalisatrice – Part 1. myfrenchlife.org, 19. April 2012.
  3. Jan Schulz-Ojala: „Ich wollte mal wieder richtig feiern gehen“. tagesspiegel.de, 29.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3307854
  • Commonscat Multimedia: Mia Hansen-Løve / Q3307854

  • Wd Datuak: Q3307854
  • Commonscat Multimedia: Mia Hansen-Løve / Q3307854