Max Frisch

Max Frisch

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaZürich, 1911ko maiatzaren 15a
Herrialdea Suitza
BizilekuaZürich
Erroma
HeriotzaZürich, 1991ko apirilaren 4a (79 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: ondesteko minbizia
Familia
Ezkontidea(k)Gertrud Frisch-von Meyenburg  (1942ko uztailaren 30a -  1959)
Marianne Frisch (en) Itzuli  (1968 -  1979)
Bikotekidea(k)
ikusi
  • Ingeborg Bachmann
    Käte Schnyder-Rubensohn (en) Itzuli
Seme-alabak
ikusi
  • Ursula Priess
Hezkuntza
HeziketaETH Zürich
Zuricheko Unibertsitatea
Hizkuntzakalemana
italiera
Jarduerak
Jarduerakidazlea, arkitektoa, antzerkigilea, eleberrigilea, eguneroko-idazlea, gidoilaria, filosofoa, kazetaria, biografoa eta poeta
Jasotako sariak
ikusi
  • Arte eta letren komendadorea Arte eta letren komendadorea  (1984)
    Georg Büchner saria  (1958)
    Conrad Ferdinand Meyer Prize  (1938)
    Wilhelm Raabe Prize  (1954)
    Schiller Memorial saria  (1965)
    Schiller prize  (1973)
    Peace Prize of the German Publishers' and Booksellers' Association  (1976)
    Neustadt International Prize for Literature  (1986)
    Heinrich Heine Prize  (1989)
    Charles Veillon prize in the German language  (1958)
    Jerusalem saria  (1965)
    Common Wealth Award of Distinguished Service  (1985)
    honorary doctor of the University of Birmingham
    Honorary doctor of the Technical University of Berlin
KidetzaHizkuntza Modernoen Elkartea
Alemaniako hizkuntza eta literatura akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Bavariako Arte Ederren Akademka
Genero artistikoaantzezlana
Prosa

IMDB: nm0295835 Allocine: 80128 Allmovie: p309622 IBDB: 7653
iTunes: 147263000 Musicbrainz: f6f08315-0590-4588-acec-9c105a8eeb5a Discogs: 761050 Find a Grave: 93347154 Edit the value on Wikidata

Max Rudolf Frisch (Zurich, 1911ko maiatzaren 15a – Zurich, 1991ko apirilaren 4a) arkitekto eta idazle suitzarra izan zen, antzerkia eta eleberria bereziki landu zituena. Bigarren Mundu Gerraren ondoren alemanezko literaturak duen egilerik nabarmenetarikoa da, bai eta XX. mendeko suitzar idazlerik ezagunenetarikoa ere.

Lanbidez arkitektoa zen. Antzerkigintzan aritu zen batez ere. Haren lanak parabolen antzekoak dira; psikologiak, ohiturek ez dute garrantzirik; pertsonaiak alegorikoak dira, lirismoa eta umorea guztiz alde batera uzten ez baditu ere. Brecht-en eragina igartzen zaio. Biedermann und die Brandstifter (1958, Su-emailleak, Antonio Labaienek itzulia), Zurich-eko burgesiaren aurreiritzi eta ahulezien satira da; Don Juan oder die Liebe zur Geometrie (1953, Don Joan edo geometriarekiko maitasuna), maitasunaren eta bikotearen ukapena; Andorra (1961), arrazismoaren salaketa. Eleberri garrantzizkoak idatzi zituen gizon modernoaren alienazioa gai hartuta: Ez naiz Stiller (1954), Homo faber (1957), eta Mein Name sei Gantenbein (1964, Demagun Gantenbein naizela) esaterako.

Bibliografia

Eleberria

  1. Stiller (1954)
  2. Homo Faber (1957); "Homo faber (Elkar, 2001). Joxe Austin Arrietak euskaraturik.
  3. Mein Name sei Gantenbein ("Demagun Gaztenbein naizela", 1964)
  4. Dienstbüchlein (1974)
  5. Montauk (1975)
  6. Tryptichon. Drei szenische Bilder (1978)
  7. Wilhelm Tell für die Schule (1978)
  8. Der Mensch erscheint im Holozän (1979)
  9. Blaubart ("Bizarrurdin", 1982)

Antzerkia

  1. Nun singen sie wieder (1945)
  2. Santa Cruz (1947)
  3. Die Chinesische Mauer ("Txinako harresia", 1947)
  4. Als der Krieg zu Ende war (1949)
  5. Graf Öderland ("Oderland kondea", 1951)
  6. Firebugs ("Su-emaileak", 1953/1958)
  7. Don Juan oder Die Liebe zur Geometrie ("Don Juan edo geometriarekiko maitasuna", 1953)
  8. Die Grosse Wut des Philipp Hotz (1956)
  9. Andorra (1961)
  10. Biografie (1967)
  11. Jonas und sein Veteran (1989)

Beste batzuk

  • Blätter aus dem Brotsack (1939)
  • Tagebuch 1946-1949 (1950)
  • Tagebuch 1966-1971 (1972)

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Max Frisch Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q115483
  • Commonscat Multimedia: Max Frisch / Q115483

  • Wd Datuak: Q115483
  • Commonscat Multimedia: Max Frisch / Q115483