Maurizio Malvestiti

Maurizio Malvestiti

Irudi gehiago
elizbarrutiko apezpiku

2014 -
Giuseppe Merisi
Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Lodi (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaMarne, 1953ko abuztuaren 25a (70 urte)
Herrialdea Italia
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Maurizio Malvestiti (Filago, Lombardia, Italia, 1953ko abuztuaren 25a) Lodiko elizbarrutiko apezpikua da.[1]

Bizitza

Marnen jaio zen, Filago herriko auzo batean, 1953an. 1977ko ekainaren 11n apaiztu zuen Bergamoko apezpiku Clemente Gaddik.

1994an ofizial gisa deitu zuten Ekialdeko Elizetarako Kongregaziora, eta 2009an kongregazio horretako idazkariorde izendatu zuten.[2] Ingelesez eta frantsesez ere badaki.

2014ko abuztuaren 26an, Frantzisko aita santuak Lodiko elizbarrutiko apezpiku izendatu zuen.[3][4][5] Hartara, 2014ko urriaren 11n apezpiku sagaratu zuen Leonardo Sandri kardinalak, Erromako San Petri basilikan.

Goiburua (apezpiku esakunea)

In silentio et spe («Isiltasunean eta esperantzan»)

Iruditegia

  • Malvestiti monsinorea, gotzain sagaratzeko ekitaldian (San Petri basilika, Vatikano Hiria).
    Malvestiti monsinorea, gotzain sagaratzeko ekitaldian (San Petri basilika, Vatikano Hiria).
  • Malvestiti monsinorea, gotzain sagaratu berritan, San Petriren aulkiaren ondoan.
    Malvestiti monsinorea, gotzain sagaratu berritan, San Petriren aulkiaren ondoan.
  • Rahi patriarka maronita bere eskuak Aita Maurizioren gain ezarriz. Haien atzean, Sandri eta Müller kardinalak.
    Rahi patriarka maronita bere eskuak Aita Maurizioren gain ezarriz. Haien atzean, Sandri eta Müller kardinalak.
  • Malvestiti monsinorea, Lodiko katedralean kokatu berritan.
    Malvestiti monsinorea, Lodiko katedralean kokatu berritan.
  • Malvestiti monsinorea, Bashar Warda kaldear gotzainarekin, Mendekosteko gau osoko bijilian, Lodiko katidralean, 2016ko maiatzaren 14an.
    Malvestiti monsinorea, Bashar Warda kaldear gotzainarekin, Mendekosteko gau osoko bijilian, Lodiko katidralean, 2016ko maiatzaren 14an.

Erreferentziak

  1. (Italieraz) Rinunce e nomine, 26.08.2014
  2. (Italieraz) Il bergamasco mons. Maurizio Malvestiti Sottosegretario alle Chiese Orientali
  3. (Italieraz) La Diocesi di Bergamo in festa - Mons. Malvestiti vescovo di Lodi
  4. (Italieraz) Mons. Malvestiti nuovo vescovo
  5. (Italieraz) El primero discurso de dom Mauricio Malvestiti
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maurizio Malvestiti Aldatu lotura Wikidatan

Kanpo loturak

  • (Italieraz) Lodiko elizbarrutiaren webgunea


Biografia
Italia
Artikulu hau Italiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q17617264
  • Commonscat Multimedia: Maurizio Malvestiti (bishop) / Q17617264

  • Identifikadoreak
  • ICCU: MILV358594
  • Wd Datuak: Q17617264
  • Commonscat Multimedia: Maurizio Malvestiti (bishop) / Q17617264