Maruxa Villanueva

Maruxa Villanueva

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaA Barrela (en) Itzuli, 1906ko maiatzaren 6a
Herrialdea Galizia
HeriotzaSantiago de Compostela, 1998ko azaroaren 24a (92 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Manuel Daniel Varela Buxán (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakgaliziera
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea
Jasotako sariak
ikusi
  • Castelao domina Castelao domina

Maruxa Villanueva, jaiotzaz María Isaura Vázquez Blanco (Barrelan, Lousada, Carballedo, Lugo, Galizia,1906ko maiatzaren 6a – Santiago de Compostela, Coruña, Galizia, 1998ko azaroaren 24a) galiziar abeslaria eta aktorea izan zen.[1][2]

Biografia

20 urterekin Argentinara emigratu zuen, eta han abeslari eta aktore egin zen; Buenos Aireseko emigratu galiziarren kultura-jardueretan eta Errepublikaren aldeko ekitaldietan ere parte hartu zuen. Manuel Daniel Varela Buxánekin ezkondu zen, eta harekin Comedias Marujita Villanuevaren Galiziako Konpainia osatu zuen. Harekin estreinatu zuen Os vellas non de namorarse. Argentinan lagun egin zituen Salvador de Madariaga, Eduardo Blanco Amor, Fernando Iglesias 'Tacholas' eta Castelao.[1]

1949an Galiziara itzuli zenean Os Labregos konpainia sortu zuen, baina zentsura frankistak bere jarduera bertan behera utzi eta Buenos Airesera itzuli zen 1958an. 1962an Galiziara itzuli zen behin betiko.[1] 1971n, Rosalía de Castro Agustín Sixto Seco Fundazioko lehendakariak proposatu zion Rosalía de Castro Etxe Museoaz arduratzea eta 1974az geroztik bertan bizi izan zen hil zen arte.[3] Rosaliaren etxean eta obran eman zuen denbora, eta gaian espezialista bihurtu zen.[4] Egun, bizirik ez badago ere, etxea erakusteko bere irudiko avatarra (animazioa pertsonaia) du Maruxiña Villanuevak.[5]

Aintzatespenak

Hainbat sari eta omenaldi jaso zituen, besteak beste,

  • Galiziako Juntako Castelao Domina
  • Hil ondoko María Casares Antzerki Saria
  • 2001ean Padrón Udal ak Maruxa Villanueva saria sortu zuen.
  • Maruxa Villanuevak avatarra du bisita gidatuetarako[5]

Erreferentziak

  1. a b c «Maruxa Villanueva | Álbum de mulleres | culturagalega.org» culturagalega.gal (Noiz kontsultatua: 2023-03-02).
  2. (Gaztelaniaz) teatro, tamerlam. (2021-08-18). «XXXI MOSTRA DE TEATRO MARUXA VILLANUEVA, CAMIÑO DE CHANTADA CON MI VIDA ERES TÚ…» tamerlamteatro (Noiz kontsultatua: 2023-03-02).
  3. (Gaztelaniaz) EN LA CASA DE ROSALÍA DE CASTRO CON MARUXA VILLANUEVA. (Noiz kontsultatua: 2023-03-02).
  4. Txantiloi:Gl-ES «Maruxa Villanueva» Fundación Rosalía de Castro (Noiz kontsultatua: 2023-03-02).
  5. a b (Gaztelaniaz) «O avatar de Maruxa Villanueva guía as visitas virtuais á Casa Rosalía | Onda Cero Radio» www.ondacero.es 2023-02-23 (Noiz kontsultatua: 2023-03-02).

Kanpo estekak

  • Biografía en la web de la Fundación y Casa Museo Rosalía de Castro.
  • Carlos-Caetano (2022), "The Emancipatory Praxis of Women in Galician Emigration and Exile Theatre in Buenos Aires during the Mid-Decades of the Twentieth Century", Humanities 11(4), 85: 1-10[Betiko hautsitako esteka].
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q22122593
  • Commonscat Multimedia: Maruxa Villanueva / Q22122593

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 63162606634949532453
  • BNE: XX873175
  • LCCN: n98079716
  • Wd Datuak: Q22122593
  • Commonscat Multimedia: Maruxa Villanueva / Q22122593