Marisol

Marisol

Irudi gehiago
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJosefa Flores González
JaiotzaMálaga, 1948ko otsailaren 4a (76 urte)
Herrialdea Espainia
Familia
Ezkontidea(k)Antonio Gades  (1982 -  1986)
Seme-alabak
ikusi
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea, abeslaria, zinema aktorea eta estudioko musikaria
Izengoitia(k)Marisol
Musika instrumentuaahotsa
DiskoetxeaZafiro
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Espainiako Alderdi Komunista
Espainiako Herrietako Alderdi Komunista

IMDB: nm0548114 Rottentomatoes: celebrity/pepa_flores
Musicbrainz: 0b5b2f50-ba40-4e32-a3ec-1c5d24757ba4 Songkick: 45881 Discogs: 1025029 Edit the value on Wikidata

Josefa Flores González, Marisol edo Pepa Flores bezala ezagunagoa (Málaga, 1948ko otsailaren 4a) espainiar abeslari eta aktore bat da.

Haur prodijio bezala, Marisolek arrakasta handia izan zuen Espainian 1960ko hamarkadan, haurren generoko film musikalekin, horietakoren bat Mel Ferrer aktore ezagunak zuzendu zuelarik. Jada helduaroan, Carlos Saura bezalako zuzendariekin lan aipagarriren batzuk egin zituen, baina bizitza diskretuagoa egitea erabaki zuen, eta gaur egun komunikabideetatik urrun dago.

Biografia

Jatorria eta lehenengo pausoak

Josefa Flores González 1948ko otsailak 4an jaio zen Malagako Refino kaleko 10. zenbakian, ohiko malagar korraloi batean, non berrogeita hamar familia baino gehiago bizi ziren. Juan Flores eta María Gonzálezen alaba ertaina, familia oso umil batekoa zen. Jada txikitatik kantu eta dantza flamenkorako zuen zaletasunagatik nabarmentzen zen. Bere neba-arrebak María Victoria eta Enrique dira.

Lehen filmeak, 1960ko hamarkada

1959an Manuel José Goyanes Martínez ekoizleak deskubritu zuen Madrilera bere Coros y Danzas taldearekin eginiko bidaia batean. Bere arrakastak mugak zeharkatu zituen: 1960an, 12 urte baino ez zituenean, haur aktoresa onenaren saria jaso zuen Veneziako Mostran Un rayo de luz izeneko filmean izan zuen partehartzeagatik. 1961ean The Ed Sullivan Show saioan parte hartu zuen estatubatuar telebistan, eta 1965ean Cabriola filmea protagonizatu zuen, Mel Ferrerrek zuzendu zuena, Audrey Hepburnen senarra zena. Filme hau Estatu Batuetan Everyday Is A Holiday izenburuarekin estreinatu zen.

Luis Lucia Mingarro zine zuzendariak Un rayo de luz, Ha llegado un ángel, Tómbola, Las cuatro bodas de Marisol eta Solos los dos filmeetan zuzendu zuen.

Lanegun luzeak zituen filmeak, iragarkiak eta birak egiten, eta, beraz, ez zuen denbora libre askorik gozatzeko. 15 urte zituela urdailean ultzera bat diagnostikatu zioten, jasaten zuen lan gogor eta estresak eragin zuena. Esaten denez, adin horrekin jada zinea utzi nahi zuen.

1970eko eta 1980ko hamarkadak

Nagusi egiten hasi zen heinean, Marisolek bere lanak dibertsifikatu zituen. 1972an OTIko Lehen Kantu Jaialdian Espainia ordezkatu zuen Manuel Alejandrok sortutako Niña kantuarekin, hirugarren saria irabaziz.

Izuzko pelikula bat filmatu zuen, La corrupción de Chris Miller izenekoa (1972), Juan Antonio Bardemek zuzendua, eta hurrengo urtean bere azken film musikala aurkeztu zuen, La chica del Molino Rojo izenekoa, Mel Ferrer protagonista zuena eta Bárbara Rey, Mirta Miller eta Silvia Tortosa bezalako emakume ederrekin inguratua.

1976an Interviú aldizkarian biluzik zegoen bere argazki batzuk argitaratu ziren, sentsazio handia eragin zuena, eta, nolabait, bere haur izar iraganarekin behin betiko haustura suposatu zuena.

Aktoresa hoberenaren saria jaso zuen Karlovy Varyko Nazioarteko Zinemaldian Los días del pasado filmarekin (1978), Mario Camusek zuzendua eta Antonio Gades protagonista kide zuela.

1970eko hamarkadaren amaieran bere izen artistikoa zen Marisol bere benetako izena zen Pepa Floresgatik aldatzea erabaki zuen.

Bere azken filmak Carlos Saurak zuzendutako Bodas de sangre (1981) eta Carmen (1983) eta Juan Cañok zuzendutako Caso cerrado (1985) izan ziren.

Era berean, 1984an Mariana Pinedaren papera egin zuen TVEko Proceso a Mariana Pineda telesailean, Rafael Moreno Albak zuzendua.

Politikan

Pepa Flores PCEko militantea izan zen, eta, ondoren, Espainiako Herrietako Alderdi Komunistakoa. Hala, marxismoaren idealen babes publikoagatik, NATOren aurkako mobilizazioetan izan duen partehartzeagatik eta Kubako Iraultzarekin izan duen solidaritate aktiboagatik bereiztu da, Francisco Francok haurtzaroan eman zizkion plaka oroigarrien dirua alderdi komunistei ematera ere iritsiz.

Bere bigarren senarra izan zen Antonio Gades dantzariagandik 1986an dibortziatu ostean, alderdi politiko orotatik kanpo geratu zen.

Azken urteak

Bere alaba nagusia, María Esteve, aktoresa da, eta Celia Flores, txikia, abeslaria. Pepa Flores konposatu zuen Tangos de Granada izeneko bere lehen diskako kantuetako bat. Bere alaba ertainak Tamara du izena.

Pepa Flores gaur egun Malagan bizi da eta bizitza publikotik erretiratua dago. Bere alaba Celiaren bidez Curro izeneko biloba bat du.

Filmografia

Haurtzaroko etapa

  • Un rayo de luz (1960)... Marisol D'Angelo
  • Ha llegado un ángel (1961)... Marisol Gallardo
  • Tómbola (1962)... Marisol

Nerabezaroko etapa

  • Marisol rumbo a Río (1963)... Marisol / Mariluz
  • La nueva Cenicienta (1964)... Marisol Echerry
  • La historia de Bienvenido (1964)... Marisol
  • Búsqueme a esa chica/Los novios de Marisol (1964)... Marisol
  • Cabriola (1965)... Chica
  • Las cuatro bodas de Marisol (1967)... Marisol Collado
  • Solos los dos (1968)... Marisol

Helduaroko etapa

  • Carola de día, Carola de noche (1969)... Carola Jungbunzlav
  • El taxi de los conflictos (1969)... Bera/Patricia
  • Urtain, el rey de la selva...o así (1969)
  • La corrupción de Chris Miller (1972)... Chris Miller
  • La chica del Molino Rojo (1973)... María Marcos
  • El poder del deseo (1975)... Juna
  • Los días del pasado (1978)... Juana
  • Bodas de sangre (1981)...Marisol
  • Carmen (1983)
  • Caso cerrado (1985)... Isabel

Telebista

Telebista saio bereziak

  • 360º en torno a Marisol (1972)
  • OTIko Kantu Jaialdia (1972)
  • Qué pasó con... Marisol (Telemadrid - Canal Sur) (1994)
  • Las Edades de Pepa Flores (Via Digital - Canal Nostalgia)
  • Hormigas blancas (Telecinco) (2007)
  • ¿Por qué Pepa Flores mató a Marisol? (Antena 3) (2007)
  • ¿Dónde Está Marisol? (Telecinco) (María Teresa Camposek aurkeztutako saio berezia) (2009)
  • Un ángel llamado Marisol (Somos)
  • Marisol (Telecinco) (María Teresa Camposek aurkeztutako saio berezia) (2010)

Minitelesailak

  • Proceso a Mariana Pineda (Nov/Dic 1984ko Azaroa/Abendua) (Pepa Flores bezala ziurtatua) (5 capítulos)... Mariana Pineda
  • Marisol, la película (2009ko Martxoa, Antena 3). Bi ataleko minitelesaila, hurrenez hurren martxoak 23 eta 24an emanak, non Marisolen bizitza hasieratik Carlos Goyanesengandik banandu zen arte kontatzen den..

Telebistako aurkezpenak

  • The Ed Sullivan Show (New York, AEB) (1961eko apirilak 23)
  • "Sábado 64" saioa (1965eko uztailak 31)
  • "Noche del sábado" saioa (1965eko urriak 2)
  • "Gran Premio" saioa (1966ko urriak 9)
  • "Galas del sábado" saioa (1968ko urria)
  • "Galas del sábado" saioa (1969ko maiatzak 17)
  • "Galas del sábado" saioa (1969ko abendua)
  • "Galas del sábado" saioa (1970eko ekainak 7)

Sariak

Diskografia

Artikulu nagusia: Marisolen diskografia

Diskografikoki, 1960tik 1983 arte iraun zuen karrera luze bat egin zuen.

1960 eta 1962an Montillarentzat grabatu zuen, eta, 1963an, Zafiro zigiluak grabaketa guzti horien eta bere kontratuaren eskubide guztiak lortu zituen, azken hau 1983 arte indarrean mantenduz.

Joan Manuel Serrat, Augusto Algueró, Juan Pardo, Los Brincos, Manuel Alejandro, Federico García Lorca eta Luis Eduardo Auteren kantuak abestu ditu beste askoren artean, bere arrakasta nagusia 1976an argitaratutako Háblame del mar, marinero LPa delarik.

  • Paso firme (1960 Un rayo de luzen)
  • Santa Lucia (1960 Un rayo de luzen)
  • Nana italiana (1960 Un rayo de luzen)
  • Corre, corre, caballito (1960 Un rayo de luzen)
  • Adiós al colegio (1960 Un rayo de luzen)
  • Estando contigo (1961 Ha llegado un ángelen)
  • Bulerías (1961 Ha llegado un ángelen)
  • Ola, Ola, Ola (1961 Ha llegado un ángelen)
  • Tómbola (1962 Tómbola filmeko kantu nagusia)
  • Los duros de Cádiz (1962 Tómbolan)
  • Chiquitina (1962 Tómbolan)
  • Lobo, lobito (1962 Tómbolan)
  • Una nueva melodía (1962 Tómbolan)
  • Tony (1963 Marisol rumbo a Ríon)
  • Bossa Nova junto a ti (1963 Marisol rumbo a Ríon)
  • Anda jaleo (1964 La nueva Cenicientan)
  • La máscara (1964 La nueva Cenicientan)
  • Me conformo (1964 La nueva Cenicientan)
  • La luna y el toro (1964-65 Búsqueme a esa chican)
  • Typical Spanish (1964-65 Búsqueme a esa chican)
  • Sólo a ti (1964-65 Búsqueme a esa chican)
  • Cabriola (1966 Cabriolan)
  • Tiene la Tarara (1967 Las cuatro bodas de Marisolen)
  • La nieve (1968 Solos los dosen)
  • La boda (1968 Solos los dosen)
  • Corazón contento (1968)
  • Mami Panchita (1970)
  • Niña (OTIko Kantu Jaialdia 1972an)
  • Aquel verano (1972an irratian oso hedatua)


Aurrekoa
Lehena izan zen
Espainia OTIko Kantu Jaialdian
1972
Ondorengoa
Camilo Sesto

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q942278
  • Commonscat Multimedia: Marisol (actress) / Q942278

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 268706864
  • ISNI: 0000000063037952
  • BNE: XX965293
  • BNF: 14203430t (data)
  • CANTIC: a1120297x
  • GND: 134374657
  • LCCN: no00050557
  • BIBSYS: 4037625
  • Wd Datuak: Q942278
  • Commonscat Multimedia: Marisol (actress) / Q942278