Carlos Saura

Carlos Saura

(2018)
Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaHuesca, 1932ko urtarrilaren 4a
Herrialdea Espainia
HeriotzaCollado Mediano, 2023ko otsailaren 10a (91 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: arnas gutxiegitasuna
Familia
Ezkontidea(k)Adela Medrano (en) Itzuli  (1957 -  1961)
Mercedes Pérez (en) Itzuli  (1982 -  1990)
Eulàlia Ramon (en) Itzuli  (2006 -  2023ko otsailaren 10a)
Bikotekidea(k)
ikusi
  • Geraldine Chaplin
Anai-arrebak
ikusi
  • Antonio Saura
Familia
ikusi
  • Ruben Wagensberg (iloba)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, gidoilaria, argazkilaria, idazlea, film screenwriter (en) Itzuli eta errealizadorea
Lan nabarmenak
ikusi
Jasotako sariak
ikusi
  • Arte eta Letren zalduna Arte eta Letren zalduna
    Madrilgo Complutense Unibertsitateko honoris causa doktoregoa  (2014)
    honorary doctor of the University of Zaragoza  (1993)
    [[]]  (2010)
    Alcalá City Awards  (2016)
    European Film Academy Lifetime Achievement Award  (2004)
    BAFTA Award for Best Film Not in the English Language  (1985) : Carmen
    Zuzendari onenaren Goya Saria  (1991) : ¡Ay
    Silver Bear for Best Director  (1966) : La caza
    Silver Bear for Best Director  (1968) : Peppermint Frappé (en) Itzuli
    Urrezko Hartza  (1981) : Deprisa, Deprisa (en) Itzuli
    Jury Prize  (1974) : La prima Angélica
    Cannes Film Festival Grand Prix  (1976) : Raise Ravens (en) Itzuli
    Alfontso X.a Jakitunaren Ordenako Gurutze Handia Alfontso X.a Jakitunaren Ordenako Gurutze Handia  (2023)
    [[]]  (1992)

IMDB: nm0767022 Allocine: 557 Rottentomatoes: celebrity/carlos_saura Allmovie: p109977 TCM: 170482
Discogs: 3048395 Edit the value on Wikidata

Carlos Saura (Huesca, 1932ko urtarrilaren 4a - Madril, 2023ko otsailaren 10a) espainiar zinemagilea izan zen.

Bizitza

Zinema-ikasketak Madrilen egin zituen. Film laburrak egin zituen, eta argazkilaria izan zen. Los golfos (1959) du lehen film luzea, neorrealismoaren eragina duen lan bikaina. Zentsurak moztu eta itxuragabetu zion hurrengo filma, Llanto por un bandido (1963, Bidelapur batengatik deitorez). 1964an Elías Querejeta ekoizlea ezagutu zuen, eta hamahiru film egin zituzten elkarrekin, zentsurari erronka eginez garai hartako Espainiako giroa parabolen bidez adierazten zutenak: La caza (1965, Ehiza), Espainiako Gerra Zibilari buruzko parabola zorrotza; Peppermint frappé (1967), Stress es tres, tres (1968), La madriguera (1969) gizonen eta emakumeen arteko harremana aztertzen duten filmak; El jardín de las delicias (1970), Ana y los lobos (1972) eta La prima Angélica (1973) frankismoaz eta oroimenaz mintzo direnak; Cría cuervos (1975) eta Elisa vida mía (1977) haurren eta helduen arteko harremana kontatzen dutenak. Film horiekin nazioartean arrakasta handia izan zuen, eta hainbat sari jaso zituen. Franco hil ondoren, Con los ojos vendados (1978), torturari buruzko filma egin zuen. Handik aurrera, askotariko filmak egin ditu: komediak, Mamá cumple cien años (1979), film errealistak, Deprisa, deprisa (1981), abenturazkoak, El Dorado (1987), barnekoiak, La noche oscura (1988), tragikomediak, Ay, Carmela! (1990), eta flamenkoari buruzkoak, Antonio Gades dantzariarekin batera: Bodas de sangre (1981), Carmen (1983), El amor brujo (1986), Sevillanas(1992).

Filmografia

1950-1960

  • Flamenco (1955) -film laburra-
  • El pequeño río Manzanares (1956) -film laburra-
  • La tarde del domingo (1957) -film laburra-
  • Cuenca (1958) -dokumentala-; Aipamen berezia Donostiako Zinemaldian.
  • Los golfos (1959)

1961-1970

1971-1980

1981-1990

1991-2000

2001-2010

2011- 2022

  • 2015 : Zonda, folclore argentino
  • 2016 : Jota de Saura
  • 2018 : Renzo Piano, an Architect for Santander
  • 2021 : El rey de todo el mundo
  • 2021 : Rosa Rosae (film laburra)
  • 2021 : Goya 3D (film laburra)
  • 2022 : 33 días
  • 2022 : Las paredes hablan

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q295855
  • Commonscat Multimedia: Carlos Saura / Q295855

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 98182130
  • ISNI: 0000000121448275
  • BNE: XX1136842
  • BNF: 119237796 (data)
  • CANTIC: a10855415
  • GND: 118605852
  • LCCN: n82113048
  • NKC: jn20000701569
  • NLA: 35477130
  • CiNii: DA09622043
  • SNAC: w67t17mm
  • SUDOC: 027123782
  • ULAN: 500341231
  • BIBSYS: 90535792
  • UB: a1003989
  • RKD: 410343
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 05310/eu_s_1293/s1293
  • GEA: 11591
  • Britannica: url
  • Bilduma digitalak
  • BVMC: 5018
  • Wd Datuak: Q295855
  • Commonscat Multimedia: Carlos Saura / Q295855