Marco da Gagliano

Marco da Gagliano

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaFlorentzia, 1582ko maiatzaren 1a
HeriotzaFlorentzia, 1643ko otsailaren 25a (60 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Irakaslea(k)Luca Bati (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea eta orkestra zuzendaria
Mugimenduamusika barrokoa
Genero artistikoaopera

Musicbrainz: 35b656fd-8604-4194-ae34-147c506fc8bd Discogs: 1373382 IMSLP: Category:Gagliano,_Marco_da Edit the value on Wikidata

Marco da Gagliano (Florentzia, 1582ko maiatzaren 1a - ibidem, 1643ko otsailaren 25a) italiar musikagilea izan zen. Medicitarren gorteko musikari ofiziala zen; 35 urtez izan zen haien kapera-maisu.

Haren lanetan Periren eta Monteverdiren eragina nabarmena da. Antzerkirako lanak eta operak (Dafne, 1607) moldatu zituen. Camerata Florentina taldearen bigarren belaunaldiak eman zuen musikagilerik handiena zen; talde horren xedea antzinako Greziako dramak eta musika batzea zen, eta haiek idatzi zituzten lehenengo operak. Erlijiozko musika-lan asko idatzi zituen (mezak, salmoak, ereserkiak, etab.), eta lan profano batzuk ere egin zituen (madrigalak).

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Marco da Gagliano Aldatu lotura Wikidatan
  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.