Marcello Malpighi

Marcello Malpighi

Irudi gehiago
katedradun

Bizitza
JaiotzaCrevalcore, 1628ko martxoaren 10a
HeriotzaErroma, 1694ko azaroaren 29a (66 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: istripu zerebrobaskularra
Hezkuntza
HeziketaBoloniako Unibertsitatea
Hezkuntza-mailaDoktoretza
Tesi zuzendariaGiovanni Alfonso Borelli (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Antonio Maria Valsalva (en) Itzuli
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
Jarduerakzoologoa, anatomista, botanikaria eta entomologoa
Enplegatzailea(k)Boloniako Unibertsitatea
Pisako Unibertsitatea
Jasotako sariak
ikusi
  • Herbeheretako Ordezkarien Ganberako kidea
KidetzaRoyal Society
Arcadiako Akademia
Izengoitia(k)Therone Philacio
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Marcello Malpighi (Crevalcore, Bolonia, Italia, 1628ko martxoaren 10a - Erroma, Italia, 1694) italiar sendagilea eta anatomista izan zen.

Biografia

Inozentzio III.a aita santuaren sendagilea izan zen 1691tik aurrera. Ehunen azterketarako mikroskopioa erabili zuen lehenetakoa izan zen, eta bere izena duten glomeruluak eta piramideak aurkitu zituen.

Bi liburutan bildu dira Malpighiren zientzia-idazlan guztiak: Marcelli Malpighi opera omnia (1686) eta Marcelli Malpighi opera postuma (1697-1698).

Marcello Malpighi, Opera omnia
Opere, 1687

Malpighiren glomerulua esaten zaio giltzurrunetako kapilar-sareetako bakoitzari. Han irazten da giltzurrunetara igarotzen den odola. Malpighiren piramidea esaten zaio giltzurrunen muina osatzen duten kono-formako organoetako bakoitzari.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q232583
  • Commonscat Multimedia: Marcello Malpighi / Q232583

  • Wd Datuak: Q232583
  • Commonscat Multimedia: Marcello Malpighi / Q232583