María Grever

María Grever

Irudi gehiago
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaría Joaquina de la Portilla Torres Sánchez de la cruz torres peralta obrador
JaiotzaLeón, 1885eko abuztuaren 16a
Herrialdea Mexiko
 Ameriketako Estatu Batuak  (1916 -
BizilekuaNew York
Lehen hizkuntzagaztelania
HeriotzaNew York, 1951ko abenduaren 15a (66 urte)
Hobiratze lekuaSpanish Cemetery (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
ingelesa
Irakaslea(k)Claude Debussy
Franz Lehár
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, kantugilea, abeslaria, orkestra zuzendaria eta enpresaburua
Enplegatzailea(k)Paramount Pictures
20th Century Fox
Lan nabarmenak
ikusi
  • Júrame
    When I Leave (en) Itzuli
    What a Difference a Day Makes
Genero artistikoaBoleroa
Musika instrumentuaahotsa

IMDB: nm0340472 Musicbrainz: fbd20a33-1e13-4685-a91a-2f02aacdd92b Discogs: 595852 Allmusic: mn0002178988 Find a Grave: 13914060 Edit the value on Wikidata

María Joaquina de la Portilla Torres, ezagunagoa Maria Grever izenez (León, Guanajuato, Mexiko, 1885eko irailaren 14aNew York, AEB, 1951ko abenduaren 15a), musikagilea izan zen, besteak beste, kontzertu-musika, filmetarako musika eta 800 kanta herrikoitik gora osatu zituena, gehienak boleroak. Gizonezkoentzat baino ez ziren eremuetan nabarmendu zen, ezarritako arauak hautsiz. Nazioartean ezagun egin zen lehen emakumezko konpositore mexikarra izan zen.

Biografia

Gurasoak Julia Torres mexikarra eta Sevillan jaiotako Francisco de la Portilla espainiarra izan ziren. Sei urte zituela, familiarekin joan zen aitaren jaioterrira.[1] Europan bizi zela, Claude Debussyren eta Franz Leháren musika eskolak jaso zituen, besteak beste.[2] León Augusto Grever ezagutu zuen Mexiko Hirian 1906an, urtebete geroago ezkondu egin ziren eta Mariak senarraren abizena hartu zuen bere izen artistikorako.[3]

Maria Grever, 1916

Familia New Yorkera joan zen 1916an, Mexikoko Iraultzak eragindako istiluen ondorioz.[2]

1920ko hamarkadaren hasieran kantuan aritu zen eta Estatu Batuetan bi disko grabatu zituen; Paramount eta 20th Century Fox-ekin ere aritu zen lanean, hainbat film musikalizatzeko. Garai hartan hasi zen abestiak konposatzen, baina lehen arrakasta handia José Mojica tenore mexikarrak bere «Jurame» kanta grabatu zuenean lortu zuen; hala, lehen interpretea izan zen.[1][2]

Kantari askoren kantagilea

Hainbat kantarik grabatu dituzte bere kantak, besteak beste, Enrico Caruso, Ray Conniff, Bobby Darin, Nicolás Urcelay, Andy Russell, Dinah Washington, Libertad Lamarque, Dean Martin, Aretha Franklin, Rod Stewart, José Carreras, Plácido Domingo, Alfonso Ortiz Tirado, Juan Arvizu, Nestor Mesta Chayres, Barry Manilow, Natalie Cole, Gloria Estefan, Amy Winehouse, Luis Miguel, John Serry Sr., José Mojica, Javier Solís edo Jamie Collum [3][4][5][6]

Bere bizitzan zehar, ehunka abestiren hitzak eta musika konposatu zituen, ingelesez eta gaztelaniaz grabatuak, eta Latinoamerikan eta Europan zehar birak egin zituen.

Ezarritako arauak hausten

Maria Greverrek bere garaiko emakumeentzat ezarritako arauak hautsi zituen, gizonezkoentzat bakarrik ziren eremuetan nabarmendu baitzen. Enpresaburua, orkestra-zuzendaria, artisten ordezkaria eta nazioartean ezagun egin zen lehen konpositore mexikarra izan zen.

Heriotza

1951ko abenduaren 15ean hil zen New Yorken. Bere eskariz, bere gorpuzkiak Mexiko Hirira eraman zituzten eta Panteoi Espainiarrean hilobiratu zuten.

Aintzatespenak

María Grever kondekoratzen, Cabildos 1949
María Grever kondekoratzen, Cabildos 1949
  • 1949an Mexikon egindako bira batean hainbat aintzatespen jaso zituen: Mexikoko Hiriaren Giltzak, Meritu Zibikoaren Domina eta Mexikoko Bihotzaren Domina.[3]
  • 1952an, hil ondoren, Ameriketako Emakumeen Batasunak «Emakume amerikar» izendatu zuen .
  • Libertad Lamarcek María Greverren papera interpretatu zuen «Cuando me vaya» (1953) filmean, Tito Davison txiletarrak zuzendutako film biografikoan.[1]
  • Bartzelonan, Espainian, musika-eskola batek Maria Grever izena du, eta Leonen, Guanajuaton, estatua bat eraiki zuten konpositorearen omenez, eta antzoki bat ere izendatu zuten haren omenez.[3]

Lana

Hona hemen kanta ezagunenetako batzuk:

  • Así
  • Cuando vuelva a tu lado
  • Te quiero, dijiste
  • Júrame
  • Por si no te vuelvo a ver
  • Volveré
  • Despedida
  • Cuando me vaya
  • Tipitin
  • Ya no me quieres
  • Alma Mía

Erreferentziak

  1. a b c «María Grever: la Madona de la canción» La Jornada 16 de diciembre de 2001.
  2. a b c «Una canción de María Grever» Letras Libres 12 de enero de 2012.
  3. a b c d «María Grever: Una juglar mexicana en Nueva York» Correo del Maestro.
  4. "Victoria Cordova" y Alfredo Antonini Orchestra con John Serry Sr. grabación de sonido para Muzak archivada en el Catálogo en línea de la Biblioteca del Congreso en catalog.loc.gov(en inglés)
  5. Biographies - Egly Hill Marin First - Nestor Mesta Chayres - Méjico Biography of Nestor Mesta Chayres by Egly Colina Marín oneglycolinamarinprimera.blogspot.com(en inglés)
  6. 313 Boleros Por Ejemplo Rubén Caravaca, Ediciones Guía de Música, Madrid 1995 - "Juan Arvizu y María Grever" en google.books.com

Kanpo estekak

  • Maria Greverren abestiak entzungai
  • Biografia laburra eta abestien zenbait letra (gaztelaniaz)
  • María Greverren konposizio-emanaldien albumak grabatzea Archive .org-en
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1645018
  • Commonscat Multimedia: María Grever / Q1645018

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 61737587
  • ISNI: 0000000081412701
  • BNE: XX840982
  • BNF: 13950789p (data)
  • BNM: 000088031
  • GND: 119386585
  • LCCN: no93020158
  • NKC: xx0180161
  • NLA: 49116454
  • CiNii: DA12447713
  • SNAC: w6542pcq
  • SUDOC: 079000045
  • BIBSYS: 2018803
  • Wd Datuak: Q1645018
  • Commonscat Multimedia: María Grever / Q1645018