Manuel Martin Karrera

Manuel Martin Karrera
Bizitza
JaiotzaBeasain, 1742ko abenduaren 25a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza1804 (61/62 urte)
Familia
AitaMartin Karrera
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa

Manuel Martin Karrera Artzaduna (Beasain, 1742ko abenduaren 25a - 1804[1]) gipuzkoar arkitektoa izan zen. Martin Karrera Aranburu arkitektoaren semea eta Pedro Karrera Arana arkitektoaren iloba zen.

Lanak

  • Bere aitak, Martin Karrerak, hasitako Pasai San Pedroko eliza amaitu zuen.
  • Oñatiko Udaletxea egin zuen 1779 eta 1783 bitartean.
  • Oñatiko parrokiako dorrea marraztu zuen.
  • Arantzazuko santutegiko eliza eta ostatua.
  • Urduñako aduana-etxea.
  • Urduñako Andre Mari elizako aurrealdea, sakristia eta armairu eta kaxoiak.
  • Zaldibiako parrokielizaren proiektua.
  • Zaldibiako Karreranea etxea, egungo kulturetxea.
  • Gordexolako Pedro Bretonen jauregi batentzako proiektua.

Erreferentziak

  1. Anoetako herri-sinismenak historian zehar Anoeta.net

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12262990
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 740145857054822921378
  • GND: 1089126409
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 29466
  • Wd Datuak: Q12262990