Manuel Legris

Manuel Legris

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaParis, 1964ko urriaren 19a (59 urte) (59 urte)
Herrialdea Frantzia
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Rudolf Nureiev
Ikaslea(k)
ikusi
  • Olga Esina (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakkoreografoa, dantzaria eta ballet dantzaria
Jasotako sariak
ikusi
  • Arte eta Letren zalduna Arte eta Letren zalduna
    Ohorezko Legioa
wiener-staatsoper.at…

Manuel Legris (Paris, Frantzia, 1964ko urriaren 19a) frantses dantzaria da.

Biografia

1976an Parisko Operako eskolan sartu zen. 1980an, ikasketak amaitzen ari zela, Parisko Operako balletean hartu zuten. Etorkizun izugarria iragarri zioten. John Neumeierrek bakarlari proposatu zion "Udako gau bateko ametsa" lanean. 1984an Osakako nazioarteko lehiaketan lehenengo saria irabazi zuen. 1983an bakarlari gisa lan egin zuen Raymonda lanean. 1985-1986 bitartean Napoli, Vladimir Bourmeisterren "Beltxargen aintzira", Rudolf Nureieven "Romeo eta Julieta", Balantxineren "Kristalezko jauregia" eta Anthony Tudorren "Lila loreen lorategia" lanetan dantzatu zuen.

1986an dantzari nagusia izan zen Raymonda lanean, eta arrakasta handia izan zuen New Yorkeko Metropolitan Operan. Maurice Béjarten Arepo, William Forsytheren In the Middle Somewhat Elevated (1987) eta John Neumeierren Sylvia (1997) lanetan ere paper nagusiak izan zituen. Andy Degroat eta Angelin Preljocaj koreografoek berekin lan egiteko eskatu zioten. Vienako Operak Raymonda (1985 eta 1989) eta "Loti ederra" (1989) lanetan aritzeko deitu zion; Milango Scalak "Don Kixote" (1982), "Loti ederra" (1989-1991) eta Manon (1995) lanetarako; Stuttgarteko Balletak "Loti ederra" (1989 eta 1991) lanean aritzeko; Londresko Covent Gardenen "Beltxargen aintzira" (1993) dantzatu zuen Sylvie Guillenekin.

2003. urtean bere errepertorioa beste bi lanekin osatu zuen: "Carmen de Roland Petiten bariazioak" eta Phrases de Quatuor de Maurice Béjart. 2004. urtean, Jiri Kylianek Manuel Legrisentzat Il faut qu’une porte... duoa sortu zuen, Aurélie Dupontekin dantzatu zuena. 2005. urtean, Oneguin laneko dantzari nagusia izan zen Stuttgarteko balletean.

Sariak

  • 1984 - Concours international de ballet de Varnako urrezko domina (Bulgaria).
  • 1985 - Prix du Cercle Carpeaux.
  • 1988 - Prix Nijinski.
  • 1993 - Orden de las Artes y las Letras.
  • 1998 - Ordre des Arts et des Lettres.
  • 2000 - Premio Nijinski (hamargarren aldiz).
  • 2002 - Orden national du Mérite.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Manuel Legris Aldatu lotura Wikidatan
  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1860542
  • Commonscat Multimedia: Manuel Legris / Q1860542

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 79198637
  • ISNI: 0000000355073234
  • BNF: 14687901x (data)
  • CANTIC: a10735690
  • GND: 135507456
  • LCCN: n97878371
  • SNAC: w6t84vbc
  • SUDOC: 143888013
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 03783/eu_l_1269/l1269
  • Wd Datuak: Q1860542
  • Commonscat Multimedia: Manuel Legris / Q1860542