Luis Zirilo Iza

Luis Zirilo Iza
Bizitza
JaiotzaBilbo, 1837ko uztailaren 9a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaSanturtzi, 1892 (54/55 urte)
Heriotza moduaistripuzko heriotza
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta maisu/maistra

Literaturaren Zubitegia: 549

Luis Zirilo Iza Agirre (Bilbo, Bizkaia, 1837ko uztailaren 9a - Santurtzi, Bizkaia, 1892) bizkaitar euskal idazlea eta itzultzailea izan zen.

Bonaparte printzearen laguntzailea izan zen. Santurtzin eta Bilbon jardun zuen irakasle, bestalde. Calderón de la Barcaren El Alcalde de Zalamearen atal batzuk eta La vida es sueño euskaratu zituen, 1881. urtean. Arturo Campiónen Orreaga obra itzuli zuen bizkaierara ondoko urteetan. Harenak dira, halaber, Begoñako Ama Birjiña Miratsuari, kantia Bizkaiko izkuntzan poesia eta Santurtziko haurrentzat prestaturiko Geografia.

Lanak

Itzulpena

  • Zalameako alkatia : komediya iru jutaldetan eta itz-neurtuan / Pedro Kalderon de la Barkak egiña ; Luis de Iza y Aguirrek aren irudi ikuzgarriyenak bizkaiko itzeran euskaratuak (1881, Juan E. Delmas)

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

  • Luis Zirilo Iza literaturaren zubitegian
Autoritate kontrola
  • Wd Datuak: Q12262706