Luis Pedro Santamarina

Luis Pedro Santamarina
Bizitza
JaiotzaAbanto, 1942ko ekainaren 25a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaPortugalete, 2017ko otsailaren 6a (74 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
 
Parte-hartzailea

Luis Pedro Santamarina Antoñana (Gallarta, 1942ko ekainaren 25a - Portugalete, 2017ko otsailaren 6a) euskal txirrindularia izan zen.

Ibilbidea

1964an Olinpiar Jokoetan hartu zuen parte,[1] taldeko erlojupekoan hain zuzen ere.[2]

1965 eta 1972 artean txirrindulari profesionala izan zen eta 13 garaipen lortu zituen.[3]

Olsa (1965), Fagor (1966-69) eta Werner (1970-72) taldeetan aritu zuen. Lortutako emaitzarik onenak Espainiako Txirrindularitza Txapelketa (1967), Euskal Herriko Itzulia[4] (1970) eta Espainiako Vuelta eta Italiako Giroan etapa bana izan ziren. Frantziako Tourraren sailkapen orokorrean lortutako emaitzarik onena 24.a izan zen, Italiako Giroan, berriz, 16.a eta Espainiako Vueltan 9.a. Munduko Txapelketetan behin aritu zuen.

Txirrindularitza utzi ondoren, bizikleta-denda izaten du Portugaleten.

Palmaresa

Emaitzak lasterketa nagusietan

Lasterketa 1965 1966 1967 1968 1969 1970 1971 1972
Italiako Giroa - - - 16.a - - - -
Frantziako Tourra - 29.a 49.a - utzi - 24.a -
Espainiako Vuelta - 23.a - 28.a 22.a 9.a 50.a 27.a
Munduko Txapelketa - - - - - - - -

Taldeak

Erreferentziak

  1. www.sports-reference.com
  2. Ciclistas españoles en la historia de los Juegos Olímpicos
  3. Luis Pedro Santamarinaren palmares osoa
  4. Deia: La caverna del olvido

Kanpo estekak

  • Santamarinaren urtea
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2476301
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 106523
  • Wd Datuak: Q2476301