Luis IX.a Frantziakoa

Artikulu hau Frantziako erregeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «San Luis (argipena)».
Luis IX.a Frantziakoa

Irudi gehiago
Frantziako erregea

1226ko azaroaren 8a - 1270eko abuztuaren 25a
Luis VIII.a Frantziakoa - Filipe III.a Frantziakoa
Bizitza
JaiotzaPoissy, 1214ko apirilaren 25a
Herrialdea Frantziako Erresuma
HeriotzaTunis, 1270eko abuztuaren 25a (56 urte)
Hobiratze lekuaSaint-Denisko basilika
Heriotza moduaberezko heriotza: disenteria
eskorbutoa
Familia
AitaLuis VIII.a Frantziakoa
AmaZuria Gaztelakoa
Ezkontidea(k)Margaret of Provence (en) Itzuli  (1234ko maiatzaren 27a -  1270eko abuztuaren 25a)
Seme-alabak
ikusi
  • Blanche de France (en) Itzuli
    Elisabet Frantziakoa
    Louis of France (en) Itzuli
    Filipe III.a Frantziakoa
    John of France (en) Itzuli
    John Tristan, Count of Valois (en) Itzuli
    Peter, Count of Perche and Alençon (en) Itzuli
    Blanche of France, Infanta of Castile (en) Itzuli
    Margaret of France, Duchess of Brabant (en) Itzuli
    Robert (en) Itzuli
    Agnes of France, Duchess of Burgundy (en) Itzuli
Anai-arrebak
ikusi
  • Isabelle of France (en) Itzuli
    Robert I, Count of Artois (en) Itzuli
    Alphonse, Count of Poitiers (en) Itzuli
    Karlos I.a Napolikoa
    John Tristan, Count of Anjou and Maine (en) Itzuli
    Philippe de France (en) Itzuli
LeinuaKapetar dinastia
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
antzinako frantsesa
Jarduerak
Jarduerakagintaria, Miles Christianus (en) Itzuli eta monarka
Santutegia
Abuztuaren 25
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakZazpigarren Gurutzada
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaFrantziskotarren Ordena

Find a Grave: 94637859 Edit the value on Wikidata

Luis IX.a Frantziakoa (Poissy, 1214ko apirilaren 25a - Tunis, 1270eko abuztuaren 25a), San Luis izenez ezagunagoa, 1226-1270 urteetan Frantziako erregea izan zen. Kapeto leinukoa zen. Erregea ez ezik frantziskotar laikoa ere izan zen. Bere erreinaldian Frantziak bere mugak zabaldu zituen; Ingalaterrak Guiena baino ez zuen atxiki. Zazpigarren eta Zortzigarren Gurutzadetara joan, eta azken honetan hil zen.

Biografia

Luis VIII.aren semea eta ondorengoa izan zen, eta Blanka Gaztelakoa haren amak gobernatu zuen adin txikikoa izan zenean. Blanka Gaztelakoa jaun handi batzuen aurka borrokatu zen; 1229an albitarren aurkako kanpainak amaitu zituen. 1242an Akitaniako jaunak menderatu zituen Luisek Saintesko guduan, eta 1249an Egipto aldera jo zuen Zazpigarren Gurutzadan, gobernua amaren eskutan utzirik. 1250ean preso hartu zuten Mansurah hirian eta, bahitura-saria ordaindurik, Siria aldera jo zuen.

1258an hitzarmen bat izenpetu zuen Jaime I.a Aragoikoarekin Corbeilen. Haren arabera, Proventza eta Languedoc (Montpellier izan ezik) Frantziako koroaren eskuetan geratzen ziren eta Frantziako koroak uko egiten zion betiko Ipar eta Hego Kataluniari (Principat de Catalunya). 1259an ingelesekin izenpetu zuen hitzarmenaren arabera, ingelesen esku geratzen ziren Limousin, Quercy eta Perigord, eta Frantziako koroaren baitan Normandia, Maine, Anjou, Touraine eta Poitou. Bazter guztietan kristau ordena zabaltzen saiatu zen, gortea berriz antolatu zuen eta guztiz debekatu zituen gerra pribatuak, torneoak eta dolu-borrokak. Errege-dirua erabiltzea zabaldu zuen.

1257an Sorbonako unibertsitatea sortu zuen Parisen, eta bertara bildu ziren garai hartako europar pentsalari nagusiak (Alberto Handia, Roger Bacon, Tomas Akinokoa, San Bonaventura, Siger Brabantekoa…). Luis IX.ak ospe handia izan zuen Europa osoan. Zortzigarren Gurutzadan hil zen, Tunisiako izurritean. Bonifazio VIII.ak santu egin zuen 1297an.

Ezkontza eta seme-alabak

1235ean Margarita Proventzakoarekin ezkondu eta hamaika seme-alaba izan zituen:

⛭
Zuhaitz genealogikoa
Blanche de France
Elisabet Frantziakoa
Louis of France
Louis of France
Filipe I.a Nafarroakoa
Charles of Valois
Filipe III.a Frantziakoa
Luis I.a Evreuxkoa
John of France
Blanche of France, Duchess of Austria
John Tristan, Count of Valois
Margarita Frantziakoa[d]
Peter, Count of Perche and Alençon
Alfonso de la Cerda
Filipe II.a Frantziakoa
Blanche of France, Infanta of Castile
Luis VIII.a Frantziakoa
Ferdinand de la Cerda, Lord of Lara
Isabella of Hainault
Margaret of France, Duchess of Brabant
Luis IX.a Frantziakoa
Alfontso VIII.a Gaztelakoa
Louis I, Duke of Bourbon
Zuria Gaztelakoa
Leonor Ingalaterrakoa
Blanche de Clermont
John of Charolais
Robert
Marie de Clermont
Pierre de Clermont
Marguerite de Clermont
Jean de Bourgogne
Blanche of Burgundy
Margarita Borgoinakoa
Joan of Burgundy
Hugh V, Duke of Burgundy
Agnes of France, Duchess of Burgundy
Odo IV, Duke of Burgundy
Louis of Burgundy
Marie of Burgundy
Robert of Burgundy
Marguerite de Bourgogne

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014/12/5 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q346
  • Commonscat Multimedia: Louis IX of France / Q346

  • Wd Datuak: Q346
  • Commonscat Multimedia: Louis IX of France / Q346



Aurrekoa
Luis VIII.a Frantziakoa
Frantziako erregea
1226-1270
Ondorengoa
Filipe III.a Frantziakoa