Luis Granadakoa

Luis Granadakoa

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaGranada, 1504 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Espainia
HeriotzaLisboa, 1588ko abenduaren 31 (84 urte)
Hezkuntza
HeziketaValladolideko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Ikaslea(k)
ikusi
  • Melchor Cano
Jarduerak
Jarduerakteologoa, apaiz katolikoa eta idazlea
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenadomingotar

Luis Granadakoa (Granada, 1504 – Lisboa, 1588ko abenduaren 31[1]) espainiar domingotarra, predikaria eta idazlea izan zen.

Kordobako Scala Coeli komentuko burua izan zen, eta domingotarren probintziala (1557). Portugalen Henrike printzearen eta Katalina erregina alargunaren aitorle izan zen, eta ez zituen onartu. ez apezpiku, ez kardinal karguak. Hizlari bikaina izan zen; bera izan zen XVI. mendeko Espainiako hizlari nagusia. Rhetorica ecclesiastica idatzi zuen, sermolarientzat. Aszetikako liburuetan ere maisutasuna erakutsi zuen: Libro de la oración y meditación, Memorial de la vida cristiana, Guía de Pecadores (1556), hizkuntza askotara itzulia), eta Introducción al símbolo de la Fe (1582). Bi hagiografia ere idatzi zituen: Vida del maestro Juan de Avila eta Vida de fray Bartolomé de los Mártires.

Frai Luis Granadakoaren aszetika liburuek eragin handia izan zuten Axular (1556-1644) euskal idazlearengan. Frai Luis Granadakoaren zenbait pasarte Gero (1643) liburuko zenbait pasarteren iturri zuzena izan zirela uste da.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Luis Granadakoa Aldatu lotura Wikidatan
  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013/01/12 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. J.B. O'CONNOR: Ven. Louis of Granada. Catholic Encyclopedia (1913)
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q608713
  • Commonscat Multimedia: Luis de Granada / Q608713

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 54173732
  • ISNI: 0000000122800648
  • BNE: XX1150625
  • BNF: 12084603r (data)
  • BNC: 000108662
  • CANTIC: a10465285
  • GND: 118729640
  • LCCN: n50081845
  • NDL: 00448185
  • NKC: jo20010092833
  • NLA: 35566099
  • CiNii: DA01711886
  • SNAC: w6gx4xdj
  • SUDOC: 027696944
  • BIBSYS: 90559047
  • UB: a1244156
  • ICCU: TO0V015272
  • Open Library: OL397895A
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 02556/eu_g_3022/g3022
  • DBE: url
  • Bilduma digitalak
  • BVMC: 67
  • Ondare historikoa
  • FMIS: LSH/agents/45618
  • Wd Datuak: Q608713
  • Commonscat Multimedia: Luis de Granada / Q608713