Luis Cañas
Luis Cañas | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Villabuena, 1928 |
Herrialdea | Araba, Euskal Herria |
Heriotza | 2019ko abenduaren 11 (90/91 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | enpresaburua |
Luis Cañas (Villabuena, Araba, 1928 – 2019ko abenduaren 11) ardogilea eta enpresaburua izan zen, Luis Cañas upeltegiaren sortzailea. Aitzindari izan zen Errioxako ardoa sor-marka eratzeko lanetan.[1] 1970ean, beratze karbonikoz eginiko ohiko Errioxako ardo gazteak botilaratuta eta bere marka propioarekin merkaturatu zuen lehen ardogilea izan zen. Luis Cañasen ardoek sari ugari lortu dituzte, goi mailako kalitatea duten ardoak egiten espezializatu bait zen.
1989az geroztik, Luis Cañasen seme Juan Luisek zuzentzen du Luis Cañas upeltegia.[2]
Erreferentziak
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz)(Ingelesez) Luis Cañas upeltegiaren webgunea.
- Datuak: Q16518248