Luis Aranburu

Luis Aranburu
Bizitza
JaiotzaGasteiz, 1905eko urtarrilaren 8a
Herrialdea Araba, Euskal Herria
HeriotzaGasteiz, 1999ko maiatzaren 5a (94 urte)
Hobiratze lekuaSanta Isabel hilerria
Familia
AitaJuan Santiago Aranburu
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Ikaslea(k)
ikusi
  • José Enrique Ayarra Jarne (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakorganista, musikaria, musikagilea, piano-jotzailea eta musika-irakaslea
Jasotako sariak
ikusi
  • Gasteizko Urrezko Domina  (1985)
Musika instrumentuaorganoa

Musicbrainz: 32a86524-45a2-4ebf-bdd2-3b4bb5848691 Edit the value on Wikidata

Pio Luis Aranburu Martinez de San Bizente —ezagunagoa Luis Aranburu izen-deiturez— (Gasteiz, Araba, 1905eko urtarrilaren 8 – 1999ko maiatzaren 5a) organista eta musikagilea zen. Juan Santiago Aranburu zuen aita.

José Domingo Ugartetxea karmeldarrarekin ikasi zuen harmonia. Ondoren piano, organo, biolontxelo eta tronpa ikasketak egin zituen, eta Bilboko kontserbatorioan baliozkotu zituen bere ikasketak.

Gaztetatik San Mikel parrokiako korua zuzendu zuen, eta hango organista izan zen berrogeita hamar urte baino gehiagoan. 1934tik 1936ra arte Eusko Abesbatzako zuzendari izan zen, eta Vesako koruena 1937tik 1938ra arte. Ondoren, 1945etik 1953ra arte Gasteizko orfeoiaren zuzendaria izan zen.

Jesus Guridirekin eta Jose Tomas Uruñuelarekin batera lan egin zuen, Txistulari argitalpenean, 1928az geroztik. 1970ean, Espainian den habanera sari bakarra eskuratu zuen, Torreviejan (Alacant), Aurora habanerarekin.

Urte askotan zehar, Gasteizko kontserbatorioko piano-irakaslea izan zen, eta hango zuzendari 1974tik 1979ra. Ondoren, Gasteizko elizbarrutiko apaizgaitegian eta Sagrado Corazon ikastetxean ere izan zen irakasle. Horrez gain, eskola partikularrak ematen zituen.

Pio Luis Aranburuk eginak dira Estampas vitorianas direlakoak; eta orobat 1986ko irailean Gasteizen estreinatutako Fantasía para violoncello y orquesta, Gasteizko Udalak enkargatutako lana, Jesus Guridi omentzekoa.

Lanak

Bereziki koru, orkestra eta txistuarentzako konposizioak idatzi zituen, eta hogeita hamar saritik gora jaso zituen konposizio-lehiaketetan.

Kanpo estekak

  • Luis Aranbururen biografia
  • Luis de Aramburu web orrialdea
  • Luis Aramburu , en Cancioneros Musicales Españoles.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12014068
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 169569520
  • BNE: XX890293
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 1589
  • Lur: 00412/eu_a_4123/a4123
  • DBE: url
  • Wd Datuak: Q12014068