Li Dazhao

Li Dazhao

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaLaoting County (en) Itzuli, 1889ko urriaren 29a
HerrialdeaQing dinastia
Txinako Errepublika (1912–1949)
HeriotzaPekin, 1927ko apirilaren 28a (37 urte)
Heriotza moduaheriotza zigorra: urkatzea
Familia
Seme-alabak
ikusi
  • Li Baohua (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaWaseda Unibertsitatea
Hizkuntzaktxinera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta liburuzaina
Parte-hartzailea
  • Q17031417 Itzuli
Enplegatzailea(k)Pekingo Unibertsitatea
Jasotako sariak
ikusi
  • 100 heroes and model figures who have made outstanding contributions to the founding of New China
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Txinako Alderdi Komunista

Li Dazhao (Hopeh, Txina, 1889ko urriaren 29a - Pekin, Txina, 1927ko apirilaren 28a) Txinako iraultzailea izan zen.

Txinako Alderdi Komunistaren sortzaileetako bat izan zen, eta eragin handia izan zuen Maoren pentsamenduan.

Biografia

Tientsin eta Tokion ikasi ondoren, Hsin chíeng-nien (Gazteria berria) literatura- eta kultura-gunkaria argitaratu zuen. 1920an historiako irakasle hasi zen Pekingo Unibertsitatean.

Errusiako Iraultzaz arduratuta, marxismoaren bidea hartu eta Txinako Alderdi Komunista eratu zuen, Mao Zedong eta beste buruzagi batzuekin. Alderdiko buruzagi gisa, Txinako iparraldean jardun zuen, batez ere. 1927an Errusiaren enbaxadan babestu behar izan zuen Pekinen, baina Mantxuriako buruzagi militar batek atxilo hartu eta urkabera eraman zuen.

Buruzagi baino teorialari zen gehiago Li Dazhao. Berak zehaztu zituen Txinako Iraultzarako bide nagusiak, gerora maoismoaren oinarri izan zirenak. Nazionalista sutsua zen marxismoaren bidetik abiatu aurretik, eta errezelo handiz hartu zituen iraultza mundu guztiko langileek batera egin behar zutela zioten teoriak. Garbi ikusi zuen, bestalde, Txinako hiri-langileriak nekez har zezakeela garai hartan iraultzaren lema, eta herrialde industrial bateko klase-borroka klasikoari ekin baino laborariengan oinarrituriko iraultza populistaren beharra adierazi zuen. Pentsamendu-molde horrek eragin handia izan zuen Maorengan. Hil ondoren, Txinako Iraultzako martiri ohoratuena izan zen Li Dazhao.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Li Dazhao Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q378036
  • Commonscat Multimedia: Li Dazhao / Q378036

  • Wd Datuak: Q378036
  • Commonscat Multimedia: Li Dazhao / Q378036