Lerro doikuntza

Matematikan eta estatistikan, lerro doikuntza hainbat puntutara era optimo batean egokitzen den lerro mota jakin bat (zuzena edo kurba polinomikoa, esaterako) eratzen duten teknika multzoa da. Bi motakoak izan daitezke doikuntza teknikak:

  • interpolazioa, doitutako lerroa puntu guztietatik igaroarazten denean,
    • interpolazio lineala,
    • interpolazio polinomikoa,
    • spline interpolazioa;
  • erregresioa, lerroa puntu guztietatik igarotzea ezinbesteko baldintzatza ez denean eta puntuetatik lerrorako distantziak minimotzea bilatzen denean,
    • karratu txikienen erregresioa,
    • erregresio jasankorra,
    • erregresio ortogonala.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q603159
  • Commonscat Multimedia: Curve fitting / Q603159

  • Identifikadoreak
  • GND: 4143526-6
  • Wd Datuak: Q603159
  • Commonscat Multimedia: Curve fitting / Q603159