Lepaorno

Lepaorno
Irudi gehiago
Xehetasunak
Honen partebones of vertebral column (en) Itzuli
Kokapenacervical spine (en) Itzuli
Konponenteakuncinate process of cervical vertebra (en) Itzuli
transverse foramen (en) Itzuli
Identifikadoreak
Latinezvertebrae cervicales
MeSHA02.835.232.834.151
TAA02.2.02.001
FMA9915
Terminologia anatomikoa

Lepaornoak edo orno zerbikalak iduneko ornoak dira, haren mugikortasuna ahalbidetzen dutenak. Orno torazikoen eta garezurraren artean kokatzen dira, azken honen pisua jasanez. Gizakiongan zazpi daude: C1 (atlas), C2 (axis), C3, C4, C5, C6 eta C7 goitik behera izendatuta.[1]

Lepaornoen egitura

Lepaornoek orokorrean ondorengo atal hauek dituzte:

  • Gorputza: zeharkako planoan hedatzen da. Hurrengo aurpegiak ditu: goikoa, behekoa, aurrekoa, atzekoa eta albokoak. Goiko, atzeko eta alboetako aurpegiak batzen diren lekuan, apofisi untziforme izeneko irtengune txikia dute.
  • Orno zuloa: triangelu itxurakoa da, beste ornoen aldean handiagoa.
  • Zeharkako apofisia: irtengune bifidoa da, hau da, bi tuberkulutan banatuta dago: aurreko tuberkulua eta atzeko tuberkulua. Erdialdean zeharkako zuloa dago, eta bertatik orno arteria igarotzen da.
  • Giltzadura apofisia: goiko eta beheko ornoekin giltzatzeko irtenguneak dira. Lau dira (bi goiko eta bi beheko), eta giltzadura azalera laua dute.
  • Arantza apofisia: atzerantz hedatzen den irtengunea da, eta bi muturretan amaitzen da.

Orno gorputz eta zeharkako apofisi artean (atzeko tuberkulua, zehazki) pedikulua dago. Zeharkako apofisi eta arantza apofisi artean, bestalde, lamina dago. Bi egitura hauen artean orno arkua eratzen dute.

Orno gorputzak haien artean lotzeko orno arteko diskoak daude, sinfisi motako giltzadurak. Giltzadura apofisiak, bestalde, artrodia motako giltzadurak dituzte haien artean.

Ornoak

C1 edo Atlas

Lehenengo ornoak ez du orno gorputzik, eta horren ordez aurre eta atze arkuak, bi albo masa, aurre eta atze tuberkuluak eta zeharkako apofisiak ditu. Aurreko arkuak beheko ertz bat du, Axisaren hortzarekin giltzatzen dena, eta aurreko aurpegian aurreko tuberkulua dauka. Bestalde, atzeko arkuaren atzeko aurpegian atzeko tuberkulua dauka, eta goiko aurpegian orno arteriaren ildoa.

C2 edo Axis

Gorputz txikia du, eta haren goialdean hortza edo odontoide apofisia dauka, Atlasarekin giltzatzeko, trokoide giltzaduraren bidez. Honek lepoaren biraketa ahalbidetzen du.

C3, C4, C5 eta C6

Hauek aipatutako egitura orokorraren antzekoa dauka.

C7

Honek arantza apofisi luzea dauka, kanpotik nabarmena dena. Gainera, honen zeharkako zuloetatik ez da orno arteria igarotzen.

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) M. Schünke, E. Schulte, U. Schumacher, M. Voll, K. Wesker: Prometheus, texto y atlas de anatomía, tomo 1: anatomía general y aparato locomotor, Panamericana (2006), 82-85 orr, 9788479039776.
  • i
  • e
  • a
Giza eskeletoaren hezurrak
Eskeleto axiala
Burezurra
Neurokranioa
  • okzipitala
  • parietala
  • frontala
  • tenporala
  • esfenoidea
  • etmoidea
Aurpegia
Belarria
Toraxa
Bizkarrezurra
Eskeleto apendikularra
Sorbalda
Besoa
Eskua
Pelbisa
Hanka
Oina

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q900457
  • Commonscat Multimedia: Cervical vertebrae / Q900457

  • Identifikadoreak
  • NDL: 001133919
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Medikuntzako identifikadoreak
  • MeSH: D002574
  • TA: A02.2.02.001
  • FMA: 9915
  • Wd Datuak: Q900457
  • Commonscat Multimedia: Cervical vertebrae / Q900457