Lazio

Lazio
Administrazioa
Estatua Italia
HiriburuaErroma
ProbintziakFrosinone
Latina
Rieti
Erroma
Viterbo
Udalerriak378
Geografia
Koordenatuak41°54′00″N 12°43′00″E / 41.9°N 12.716666666667°E / 41.9; 12.716666666667
Azalera17207,29 km²
Demografia
Biztanleria5889646 biztanle (2015-5-31)
Dentsitatea342,28 bizt/km²
http://www.regione.lazio.it/rl_main/

Lazio (latinez: Latium) Italiako 20 eskualde administratiboetako bat da, penintsularen erdialdean dagoena. 17.207,29 km²ko eremua du eta 2015eko maiatzean 5.889.646 biztanle zituen[1].

Hiriburua Erroma da.

Geografia

Lazio Bolsena aintziraren, Tirreniar itsasoaren eta Abruzzi mendien artean dago. Eskualde menditsua da, Abruzzi mendiek (Sabini, 1.000 m; Sibillini, 2.200 m; Prenestini, 1.000 m) eskualdeko lurraldearen herena hartzen baitute.

Iparraldean Toskana, Umbria eta Markak, hegoaldean Campania, ekialdean Molise eta Abruzzo eta mendebaldean eta hegoaldean Tirreniar itsasoa mugakide ditu.

Historia

K.a. 2000. urte inguruan finkatu ziren latinoak Lazion. K.a. VI. mendearen bukaera arte etruriaren mendean egon ziren, K.a. 509 arte, Tarkino Harroa Erromako azken errege etruskoaren amaiera arte hain zuzen. K.a. V. mendean, herri latinoek Latinoen Liga osatu zuten, etruriar, ekuo eta volskoei aurre egiteko. Hogeita hamar herri bildu ziren, Alba, Tusculum, Prenestes, Fidenes eta Lavinium, besteren artean; Erroma ez zen oraindik haien artetik gailendu. Samnioko lehen gerraren ondoren (K.a. 343-341) borrokatu zen Erroma latinoen aurka, eta K.a. 338an latino guztiak Erromako herritar bihurtu ziren.

Hiri nagusiak

Hauek dira eskualdeko udalerririk populatuenak, 30.000 biztanletik gorakoak (parentesi artean, probintziaren laburdura):

  1. Erroma (RM): 2.869.461 biztanle.
  2. Latina (LT): 125.375 bz.
  3. Guidonia Montecelio (RM): 88.453 bz.
  4. Fiumicino (RM): 77.051 bz.
  5. Aprilia (LT): 72.641 bz.
  6. Viterbo (VT): 67.273 bz.
  7. Pomezia (RM): 62.737 bz.
  8. Tivoli (RM): 56.461 bz.
  9. Velletri (RM): 54.018 bz.
  10. Anzio (RM): 53.949 bz.
  11. Civitavecchia (RM): 53.069 bz.
  12. Ardea (RM): 48.939 bz.
  13. Nettuno (RM): 48.595 bz.
  14. Rieti (RI): 47.690 bz.
  15. Frosinone (FR): 46.529 bz.
  16. Terracina (LT): 45.763 bz.
  17. Albano Laziale (RM): 41.698 bz.
  18. Marino (RM): 41.119 bz.
  19. Monterotondo (RM): 40.771 bz.
  20. Ladispoli (RM): 40.767 bz.
  21. Fondi (LT): 39.690 bz.
  22. Ciampino (RM): 38.899 bz.
  23. Formia (LT): 38.212 bz.
  24. Cerveteri (RM): 37.258 bz.
  25. Cisterna di Latina: 36.756 bz.
  26. Cassino (FR): 35.913 bz.
  27. Fonte Nuova (RM): 32.262 bz.

Banaketa administratiboa

Lazio lau probintzia eta hiri metropolitano batean banaturik dago:

Probintzia Eremua (km²) Biztanleria
(2015/02/28)
Dentsitatea
(biz./km²)
Erroma 5.363,28 4.343.269 809,9
Frosinone 3.247,08 496.420 152,9
Latina 2.256,16 572.414 253,7
Rieti 2.750,52 158.654 57,7
Viterbo 3.615,24 322.454 89,2

Ekonomia

Ekonomia-jarduera nagusiak laborantza (garia, garagarra, mahatsa, olibondoak) eta abeltzaintza (behiak eta ardiak) dira. Industria gehiena Erroman dago (industria mekanikoa, petrolio-findegiak, industria kimikoa, ehungintza).

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. Bilancio demografico anno 2015 (dati provvisori). Regione: Lazio demo.istat.it

Kanpo estekak

  • (Italieraz) Webgune ofiziala regione.lazio.it
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1282
  • Commonscat Multimedia: Lazio / Q1282

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 134326412
  • ISNI: 0000000111354988
  • BNE: XX451648
  • BNF: 12151514z (data)
  • GND: 4074042-0
  • LCCN: n79006839
  • NKC: ge134316
  • SUDOC: 030011043
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Lekuak
  • OSM: 40784
  • TGN: 7003080
  • Wd Datuak: Q1282
  • Commonscat Multimedia: Lazio / Q1282
  • i
  • e
  • a
Italia Italiako eskualdeak