Larritasun

"Bihotz eten orduak" (Julio Romero de Torres, 1904).

Larritasuna edo larrimina[1] berehalako mehatxu bat hautematean erantzun gisa sentitzen den estutasuna da: bihotz aurrean eta epigastrioan ondoeza sentitzen da, eta arnasketa eta bihotz-taupadak bizkortu egiten dira.[2] Erabilera arruntean, muturreko antsietatea edo beldurra da. Hala ere, hain izaera partikularreko egoera afektiboa denez, diziplina zientifiko baten aztergaia izan da: psikologia, eta bereziki psikoanalisiarena, ezagutzarako ekarpen nagusiak egin dituena eta bere funtsezko kontzeptuetako bat bihurtu duena.

Erreferentziak

  1. «larrimin» Euskaltzaindiaren Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2021-05-18).
  2. Euskalterm: [Psikiatria Hiztegia] [2017]

Kanpo-estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3306661
  • Wd Datuak: Q3306661


Psikologia Artikulu hau psikologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.