Kontxako Erlojuak
Kontxako Erlojuak | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Fabrikazioa | |
Diseinatzailea | Juan Rafael Aldai Lasarte |
Historia | |
Sorrera | 1910 |
Kokapena | |
Honen parte | Kontxa pasealekua |
Koordenatuak | 43°19′01″N 1°59′12″W / 43.31691157°N 1.98668264°W / 43.31691157; -1.98668264 |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Donostia |
Kontxako Erlojuak (izatez erloju bat eta barometro bat) Donostiako Kontxa pasealekuan dagoen hiriaren zutabe pare ikonikoa dira, kale-argi monumentalak, La Perla eraikina eta baranda bezala, pasealekua egin zeneko (1910-1916) garaiko lana, Rafael Aldai arkitektoaren lana[1].
Hasiera batean obelisko formako bi zutoin besterik ez ziren, baina gero erloju bat jarri zen ekialde edo ezkerrekoan (hiritik begiratuta) eta barometro bat mendebalde edo eskuinekoan. Bakoitzaren gainean haize-orratz bana ere badago[2].
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q116444099
- Multimedia: Kontxa clocks / Q116444099