Konkordatu

1933ko Reichskonkordaten sinadura, uztailaren 20an, Erroman. (Ezkerraldetik eskuinaldera: Ludwig Kaas, Franz von Papen, Giuseppe Pizzardo, Eugenio Pacelli, Alfredo Ottaviani eta Rudolf Buttmann)

Konkordatu (latinez: concordatum) Eliza katolikoaren eta Estatuaren arteko harremanak arautzeko eta elkarrekiko eskubide eta betebeharrak zehazteko Estatu bateko gobernuak eta Vatikanoak egiten duten hitzarmena da.

Konkordatuan hitzartutako gaiak era askotakoak izan daitezke: ekonomikoak (ondasunen egoera juridikoa, apaizek jaso beharreko lansaria, zergei buruzko legegintza); elizaren jarduerari buruzkoak (eliza barrutien mugak). Konkordatuen helburu nagusia estatuari eta elizari dagozkion auziak arautzea da: ezkontzarako legeak; erlijiozko egintzen ondorio zibilak; gizarte zibilean eta elizan eragina duten delituen zigorra; irakaskuntzako arazoak; bi erakundeek gorde beharreko jai egunak. Konkordatu nagusiak: Wormsekoa (1122) Kalisto II.aren eta Henrike V.a enperadorearen artekoa; Vienakoa (1448) Nikolas V.aren eta Federiko III.aren artekoa; Pio VII.aren eta Napoleonen artekoa (1801); eta Letrangoa (1929) Pio XI.aren eta Mussoliniren artekoa.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014-5-5 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Ikus, gainera

  • Elizak egindako herri ondarearen matrikulazioa (Espainia)

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q213541
  • Identifikadoreak
  • GND: 4163938-8
  • LCCN: sh85030644
  • NDL: 00566574
  • NKC: ph311268
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • HDS: 009601
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q213541