Kaliningradeko oblasta
Kaliningradeko oblasta Калининградская область | |||
---|---|---|---|
Errusia | |||
Administrazioa | |||
Estatua | Errusia | ||
Izen ofiziala | Калининградская область | ||
ISO 3166-2 | RU-KGD | ||
Hiriburua | Kaliningrad | ||
Kaliningradeko Oblasteko Gobernadorea | Anton Alikhanov (en) | ||
Zatiketa | ikusi
| ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 54°48′N 21°25′E / 54.8°N 21.42°E / 54.8; 21.42 | ||
Azalera | 15.100 km² | ||
Mugakideak | Klaipėdako konderria, Varmia-Mazuriako voivoderria, Marijampolėko konderria, Tauragėko konderria, Podlasiako voivoderria eta Pomeraniako voivoderria | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 994.599 (2023ko urtarrilaren 1a) −24.025 (2021) | ||
Dentsitatea | 62,38 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Lurralde mota | Oblasta | ||
Ordu eremua | Kaliningradeko ordua eta Europe/Kaliningrad (en) | ||
Matrikula | 39 eta 91 | ||
www.gov39.ru |
Kaliningradeko oblasta (errusieraz: Калининградская область, translit.: Kaliningradskaia oblast; alemanez: Gebiet Kaliningrad edo Nordostpreussen, Ipar-ekialdeko Prusia) Errusiako subjektu federal bat da, Ipar-mendebaldeko Barruti Federalean dagoena. 15.100 km²ko eremua du eta 2010ean 941.873 biztanle zituen[1]. Zentro administratiboa Kaliningrad (lehenago, Königsberg) hiria da.
Anbararen eskualdea esan ohi zaio subjektu federal horri. Baltikoko kostaldean dago eta Errusiatik bakartuta geografikoki; hori dela eta, barrendegitzat hartzen da. Lituania eta Poloniarekin muga egiten du, eta herrialde horiek biak Europar Batasuneko eta NATO erakundeko kideak dira. Kaliningrad antzinako Prusiako hiririk handiena eta Ekialdeko Prusiako hiriburua izan zen.
Erreferentziak
- ↑ «Всероссийская перепись населения 2010 года. Том 1 2010eko Errusiako erroldaren emaitzak, 1. liburukia» Gks.ru
Kanpo estekak
- Datuak: Q1749
- Multimedia: Kaliningrad Oblast / Q1749