Julio Ramón Ribeyro

Julio Ramón Ribeyro

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaLima, 1929ko abuztuaren 31
Herrialdea Peru
Lehen hizkuntzagaztelania
HeriotzaLima, 1994ko abenduaren 4a (65 urte)
Hobiratze lekuaGardens of Peace Cemetery (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaInstituto de Cultura Hispánica
Pontifical Catholic University of Peru (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, diplomazialaria eta kazetaria
Jasotako sariak
ikusi
  • FIL Award  (1994)
Genero artistikoaeleberria
kontakizun laburra
saiakera

IMDB: nm0722987 Find a Grave: 23125419 Edit the value on Wikidata

Julio Ramón Ribeyro (Lima, Peru, 1929ko abuztuaren 31 - ib., 1994ko abenduaren 4a) perutar idazlea izan zen.

Biografia

XX. mendeko perutar idazle gailenetako bat. Bere ipuingintza, batez ere, mende horretako oparoena eta aipagarrienetako bat izan zen. Hala ere, bere obraren parte handi bat atentzio handia eman gabe argitaratu zen, eta merezi zuen arreta eta ezagutza jaso gabe. Agian bere garaiko literatura-modei kasu handirik egin ez zielako, eta errealismoaren ereduei leial iraun zuelako, bere herrialdeko hirietako giro miserableenak eta erdiko klaseen arazo tragikomikoak deskribatzeko.

Hil zen urtean, Liman zegoela, bere bizitzako literatura-sari inportanteena irabazi zuen: Juan Rulfo saria, Mexikon emana. Nahiz eta bere obra osoa Peruri eta, batez ere, hiriburuko errealitateari estuki lotuta egon, bere produkzioaren parte handiena Europan egina izan zen. 1952an iritsi zen Europara, bere lehen ipuin-bilduma argitaratu baino lehen: Los gallinazos sin plumas (1955). Parisen jarri zen bizitzen, eta han geratu zen, bere bizitzako azkeneko urteak arte. Nahiz eta bere obra Peruko hiri-errealismoaren adierazpen aipagarriena izan, Ribeyrok ipuin fantastikoa ere landu zuen, eta bere istorio batzuk herriko girokoak ere badira, Crónica de San Gabriel (1960) eleberria edo Silvio en el Rosedal (1976) kontakizuna —bere lanik onena, beharbada— bezala. Bere ipuingintzaren emaitza La palabra del mundo (1973-1977, "Munduaren hitza") bildumako hiru liburutan irakur daiteke, edo Cuentos completos lanean (1994, "Ipuin guztiak").

Ipuinez gainera, eleberriak, antzerki-lanak, literatura-kritika, aforismoak, Prosas apátridas (1975-1978, "Prosa aberrigabeak") eta egunkari bat, La tentación del fracaso (1992, "Porrotaren tentazioa"), idatzi zituen.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Julio Ramón Ribeyro Aldatu lotura Wikidatan
  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1395161
  • Commonscat Multimedia: Julio Ramón Ribeyro / Q1395161

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 34461950
  • ISNI: 0000000108862105
  • BNE: XX1119212
  • BNF: 11921102g (data)
  • BNM: 000087763
  • BNC: 000035162
  • CANTIC: a10838417
  • GND: 118788612
  • LCCN: n50044868
  • NKC: kup19970000082502
  • NLA: 35450270
  • BER: 000127522
  • CiNii: DA05402690
  • SNAC: w6q55phz
  • SUDOC: 027089053
  • BIBSYS: 90137190
  • UB: a1005252
  • ICCU: RAVV028823
  • Open Library: OL80438A
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 05110/eu_r_0478/r0478
  • Britannica: url
  • Bilduma digitalak
  • BVMC: 30858
  • Wd Datuak: Q1395161
  • Commonscat Multimedia: Julio Ramón Ribeyro / Q1395161